Bilaketa aurreratua

Albisteak

tercer-tiempo-junto-al-defensor-del-pueblo-patxi-vera.jpg

“T3rcer tiempo”, adinekoekiko konpromisoa

2025 iraila 17

"T3rcer Tiempo" Adinekoen Elkarteen Nafarroako Konfederazioko ordezkariek Patxi Vera Nafarroako Arartekoarekin partekatu dituzte beren erronka nagusiak.

Lan-bilera horretan, adinekoen ordezkariek Arartekoari jakinarazi diote garrantzitsua dela Nafarroan Adinekoen Mahai bat sortzea, Administrazioak, unibertsitate-zentroek eta adinekoen kolektiboaren ordezkariek parte har dezaten, besteak beste.

Gainera, osasun-zentroetako osasun-langileentzako geriatriako prestakuntza sustatzeko beharra planteatu dute, 65 urtetik gorako Nafarroako biztanleriaren % 20ri baino gehiagori arreta berezia emateko.

Bizitza-luzerarako trantsizioa, adinekoen konpromiso soziala eta erretiratuen kluben egungo eredua ere aztertu dira Arartekoarekin egindako bileran.

"T3rcer Tiempo" konfederazioko ordezkariek eta Arartekoak adierazi dute beren lankidetza mantendu eta indartu nahi dutela, zahartze demografikoaren erronka nagusiei aurre egiteko. Gainera, adinekoen kolektiboak eskerrak eman dizkio Arartekoari lege-erreformaren bultzadagatik, zeinak ahalbidetzen baitu Nafarroako mutualista erretiratuen tributazioa Espainiako gainerakoarekin harmonizatzea.

Bileran izan dira Joaquín Almoguera konfederazioko presidentea, Joxean Sesma diruzaina, Manolo Burguete batzordeko kidea, Helena Urzaiz "T3rcer Tiempo" erakundeko koordinatzailea, Patxi Vera Arartekoa eta Amaia Madinabeitia kabineteburua.

Argazki-oina: Ezkerretik eskuinera: Helena Urzaiz, "T3rcer Tiempo" erakundeko koordinatzailea; Joxean Sesma, diruzaina; Manolo Burguete, batzordekidea; Joaquín Almoguera, presidentea; eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa.

Partekatu edukia