Partekatu edukia
Bileraren helburua zen Saharaz hegoaldeko gazte talde bati sortutako problematika erakundeari helaraztea; izan ere, Martzillako Adingabeen Behaketa eta Harrera Zentrotik kanporatu dituzte dokumentazioa zalantzan jarri eta adinez nagusiak direla adierazi ondoren. Erakundearen ordezkariek jakinarazi dute kexa formalak aurkeztuko dituztela, sortutako egoeragatik eta gazteentzako alternatiba faltagatik.
SOS Arrazakeria erakundearen ordezkaritzari harrera egin zioten Patxi Vera Arartekoak eta Carlos Sarasíbar erakundeko idazkari nagusiak. Aipatutako gazteetako batzuek ere parte hartu zuten, beren egoera zuzenean azaltzeko.
Partekatu edukia