Partekatu edukia
Lege organiko hori Nafarroako Foru Komunitatearen oinarrizko arau instituzionala da, eta 1982an jarri zen indarrean. Foru-araubidea eguneratzen eta Nafarroako mendetako atogobernuan sakontzen du. Lege Organikoak Nafarroako foru-erakundeak ezartzen eta arautzen ditu, bai eta Foru Komunitatearen ahalmenak eta eskumenak ere.
Senatuko bilkura-areto zaharrean egindako oroipen-ekitaldian, Chivite presidenteak arauaren balioa aldarrikatu zuen, eta araua garatzen jarraitzea defendatu zuen, “leialtasun instituzionaletik eta batasun konstituzionaletik”. Ander Gil Senatuko presidenteak ere parte hartu zuen ekitaldian, eta nabarmendu zuen “oso balio sinboliko handia” duela Goi Ganberan arau horrek.
Partekatu edukia