Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak atzo agerraldia egin zuen Parlamentuan, Nafarroako Osasun Sistema Publikoko Zerbitzuen Zorroari buruzko txostena eta Nafarroako Arartekoak atzerritarren eta immigranteen eskubideak bermatzearen arloan dauzkan eskumenak zabaltzeari buruzko txostena aurkezteko.
Javier Enérizek Parlamentuari gomendatu zion lege bidez arautu dezan osasun prestazioen katalogo bat eta prestazio horietarako bermeak, Osasun Zerbitzuen Zorro bat sortuz, foru erkidegoan gizarte zerbitzuetarako jada existitzen denaren antzekoa.
Halaber, Enérizek proposatu zuen Nafarroako Arartekoaren erakundea arautzen duen legea aldatzea, immigranteak direla-eta dauzkan eskumenak zabaltzeko eta biztanleriaren zati horri arreta eman ahal izateko; immigrazioari buruzko foru arauen betetzeari buruzko txosten bereziak egiteko, eta Estatuko Arartekoari igorri ahal izateko immigranteek foru erakundean aurkezten dituzten kexak, administrazio zentralaren eskumena direnean.
Partekatu edukia