Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión con Mejorana Elkartea

Osasun mentala estigmatizatzearen eta isolamenduaren kontra

2022 abendua 21

Astelehenean, abenduaren 19an Arartekoa Mejorana Elkartearekin bildu zen. Elkarte horrek osasun mentaleko zerbitzuen erabiltzaileak biltzen ditu

Mejorana 2007an sortu zen eta erasan psikologikoa duten 60 pertsona inguru biltzen ditu. Kolektibo horrek jasaten duen isolamendua eta estigmatizazioa amaitzeko gizarte aldaketa sustatzen du. Erabiltzaileen egoera hobetu nahi dute autozainketaren bidez, elkarri laguntzearen bidez, baita ikastaro eta aisialdi eta astialdiko jardueren bidez ere.

Aldarrikapenen artean, Arartekoari jakinarazi zioten terapia egokiak bermatzen dituzten osasun baliabide nahikoak eta profesionalekin sarriago kontsultak izatea eskatu zuten, baita “elkarri laguntzeko eragile” baten irudia ere.

Bileran Mejorana Elkarteko Eva Roncero eta Alexandro Laboni kideak eta Miguel Tajadura elkartekidea izan ziren. Erakundea ordezkatzen, Herriaren Defendatzailea, Patxi Vera eta Kabinete burua, Susana Galilea izan ziren.

 

Partekatu edukia