Partekatu edukia
ONCEk bat egin du uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legea, Nafarroako Arartekoa sorrarazi zuenaren 25. urteurrenaren ospakizunarekin. Horren ondorioz, ekainaren 17an, asteartea, bere kupoia erakunde horretara bideratuko du. Erakunde horrek, duela mende laurdenetik, pertsona guztien eskubideak zaintzen ditu Foru Komunitatean.
Lankidetza hori dela eta, Arartekoak, Patxi Verak, Valentín Fortún ONCEren Nafarroako ordezkaria eta Pilar Herrero lurralde-kontseiluko presidentea jaso ditu bere egoitzan. Topaketa bi erakundeen arteko ulermen onaren eta balio partekatuen erakusgarri izan da, eskubideen defentsan, inklusioan eta gizarte-ongizatean oinarrituta.
Patxi Verak eskertu egin dio ONCEri keinu hori, "hurbiltasun eta esker onez hartu baitu erakunde honek gehien behar dutenekiko konpromisoa, hala nola desgaitasuna dutenekiko konpromisoa". Era berean, Nafarroa gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat izatea bilatzen duten ekimen batzuetan ONCErekin izandako sintonia ona eta lan partekatua nabarmendu ditu.
Oroitzapenezko kupoia bost milioi aletan banatuko da Estatu osoan, eta elkarrekiko errespetuaren eta bi erakunderen arteko lankidetzaren sinbolo bat da. Erakunde horiek, hainbat esparrutatik, helburu berarekin lan egiten dute: pertsona guztien eskubideak bermatzea.
(Argazkia: Nekane Beriain)
Partekatu edukia