Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Parlamentuko presidenteari 2014. Urteaki dagokion Nafarroako Arartekoaren urteko txostena ematea.

2015 martxoa 17

Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enériz Olaecheak, gaur, 2015eko martxoaren 17an, Nafarroako Parlamentuko Presidentea den Alberto Catalán Higuerasi 2014. urteko txostena eman dio.

Txosten horrek erakundearen jarduera islatzen du, batez ere herritarrengandik jasotako kexak, burututako ikerketak, egindako gomendioak eta legezko betebeharren gogorarazpenak eta Nafarroako Arartekoarekin kolaboratu ez duten administrazioak.

Jarduerak 4.029 jardun jasotzen ditu, horien artean:

  • Aurkeztutako 2.742 kexa (kudeatutako 1.045 kexa-espediente sortu dituztenak).
  • 1.223 kontsulta.
  • Hasiera eman zaien 17 ofiziozko jarduketa.
  • Herritarrek aurkeztutako 28 proposamen.
  • Nafarroako Parlamentuan 8 agerraldi.
  • 5 txosten, horietako 3 Parlamentuari eta 2 toki-erakundeei eginikoak.

Nafarroako Arartekoak nafar-administrazioen inguruko 631 ikerketa eta gomendioen, iradokizunen eta betebeharren gogorazpenen 326 ebazpen egin ditu.

11.494 pertsona zuzendu dira erakundearengana.

Kexa gehien jaso dituzten hamar gaiak honakoak izan dira: memoria historikoa, euskara, funtzio publikoa, gizarte ongizatea, hezkuntza, osasuna, ingurugiroa, ogasuna, herritarren segurtasuna eta hirigintza.

Lotura honetan Nafarroako Arartekoaren 2014. urteko txostena ikus daiteke:


Deskargatzeko fitxategiak

INFORME ANUAL 2014.pdf (2.2 MB)

Partekatu edukia