Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Parlamentuko lehendakari andreak bisita egin zion Nafarroako arartekoari

2007 uztaila 02

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Elena Torres Miranda andreak gaur goizean bisita egin dio Nafarroako ararteko Javier Enérizi, erakunde honetako bulegoan.

Bi erakundeen arteko harremanei buruz solastatu dira hiru ordu laurden inguruan. Foru eta toki administrazioaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak babestuko direla bermatzeko Nafarroako Parlamentuak duen mandataria da Nafarroako arartekoa.

Arartekoak egiten duen lanarekiko interesa agertu du Elena Torresek, eta arartekoak jakinarazi dio herritarrek egiten dizkioten kexak zertan diren eta epe ertainera dituen helburuak zein diren.

Bai Torresek eta bai Enérizek ere komenigarri iritzi diote bi erakundeen arteko bilera kopurua handitzeari; hartara, parlamentuaren eta haren mandatariaren arteko lankidetza eraginkorragoa dela ziurtatuko baitute.

Partekatu edukia