Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan, bi txosten berezi aurkezteko. Lehenengoan, Nafarroako Parlamentuari iradokitzen dio Nafarroako herritarren eskubideak eta betebeharrak arautuko dituen foru lege bat egin dezan.
Bigarren txostenean, Nafarroako Arartekoaren jarduera aztertzen da, herritarrek, Justizia Administrazioaren arloan eta horrekin lotutako beste arlo batzuetan, 2001etik –urte hartan hasi baitzen erakunde hau lanean– 2010eko ekainaren 30era arte aurkeztutako kexei dagokienez.
Partekatu edukia