Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak amaitu berri du legealdiaren hasieran parlamentu taldeetako bozeramaileekin izan duen harreman-txanda. Zehazki, bilerak egin ditu honako hauekin: Javier Esparza (UPN), Ramón Alzórriz (PSN-PSOE), Laura Aznal (EH Bildu), María Solana (Geroa Bai), Javier García (Nafarroako PP), Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin), Maite Nosti eta Emilio Jiménez (Nafarroako VOX). Elkarrizketa horietan, Verak Nafarroako Arartekoaren gaurkotasuna markatzen duten azken jardueretako batzuen berri eman zien Foru Komunitateko ordezkari politikoei, baita defentsa erakundeak 2024rako dituen aurreikuspenen berri ere, eta gogorarazi zuen hurrengo urtean erakundeak sorreraren 25. urteurrena beteko duela..
Partekatu edukia