Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con el consejero de Cohesión Territorial del Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariarekin bildu da Nafarroako Arartekoa

2022 iraila 28

Nafarroako arartekoak bilera bat izan zuen irailaren 26an Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariarekin, Bernardo Cirizarekin, Kontseilaritzaren egoitzan.

Sailarekin lotutako hainbat gai jorratzeko balio izan zuen topaketak, hala nola eremu euskalduneko errepideen errotulazio elebiduna, oztopo akustikoak eta garraio publikoari eta errepide-sareari eragiten dioten zenbait arazo.

Garraioari dagokionez, mahai gainean jarri zen iraungitako garraio publikoko linea defizitarioak estaltzeko atera berri diren lizitazioen gaia, baita lizitazio berriek sortu dituzten arazoak nola konpondu ere. Era berean, landa-eremuetako eta eremu hustuetako garraioa hobetzea aztertu zen, baita ikasleen joan-etorriak eta landa-eremuetako biztanleen mugikortasun-premiak konbinatzeko aukera ere.

Kontseilariarekin egindako bileran izan ziren baita ere Arartekoaren idazkari nagusia, Carlos Sarasíbar eta erakundearen kabineteko burua, Susana Galilea.

 

Partekatu edukia