Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Gobernuko Familia eta Gizarte Gaietako Departamentuak onartu du nazioarteko adopzioko izapidetze bikoitzeko kasuak zabaltzea.

2010 urtarrila 22

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak onartu du Nafarroako Arartekoak eginiko iradokizuna, hain zuzen ere nazioarteko adopzioetan izapidetze bikoitza ahalbidetzeko kasuak zabaltzeari buruzkoa.

Nafarroako Arartekoak herritarren zenbait proposamen igorri zizkion departamentuari. Haien bidez, eskatzen zuen modua egon dadin nazioarteko adopzioko espedienteak herrialde desberdinetan aldi berean izapidetu ahal izateko.

Gizarte Gaietako Departamentuak jo du izapidetze bikoitza honako kasuetan izanen dela bideragarria:

  • Espedienteak herrialde batean egon eta Familiaren eta Haurren zuzendari nagusien batzordearen erabakiz herrialde hori ixten denean onarpen eskabideak bideratzeko. Horixe zen izapidetze bikoitza onartzen zeneko kasu bakarra, gaur arte.

  • Espedienteek hiru urte, edo departamentuak emaniko egokitasun-ziurtagiriaren balio-aldia, bete dutenean adingabe baten aurre-asignazioari buruzko komunikazio ofizialik jaso gabe.

Adierazitako kasuetatik edozeinetan, departamentuak espedienteak Hagako Ituna sinatu duten herrialdeetara birbideratuko ditu. Azken puntu hori heldu da, aipatu erakundearen arabera, adingabeen asignazio bikoitza ez gertatzea segurtatzeko beharrizanetik, inguruabar hori kontrolatzen zaila baita itun hori sinatua ez duten herrialdeen kasuan.

Adierazi beharra dago, halaber, Gizarte Gaietako Departamentuak, orokorrean, nazioko eta nazioarteko adopzioaren izapidetze bikoitza onartzen jarraituko duela, orain arte egin duen bezala.

Partekatu edukia