Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Aratekoak hitzaldia eman du herriaren defendatzaileen zerbitzuak betetzen duen paperaren inguruan.

2016 azaroa 03

Francisco Javier Enériz Olaecheak, Nafarroako Arartekoak Gaztela eta Leongo Procurador del Común erakundeak antolatutako jardunaldiaren baitan hitz egin du gaur Valladoliden, Erakunde propioak kalitate demokratiko gisa izenburudun hitzaldiarekin, eta Herriaren Defendatzaile Autonomikoak zerbitzu publiko gisa gaitzat hartuta.

Jardunaldia Silvia Clemente Municiok, Gaztela eta Leongo gorteetako presidenteak, hasi du eta bertan parte hartu dute, Kontu Epaitegiko presidente den Ramón Álvarez de Mirandak eta Marcos Peña Pintok, Espainiako Batzorde Ekonomiko eta Sozialeko presidenteak.

Emandako hitzaldian, Javier Enérizek erakunde propioei buruz jardun du, kalitate demokratikorako berme diren aldetik; izan ere, horien xede nagusia hiritarrak botere publikoen gehiegikeria eta zabarkeriagandik babestea da eta gogorarazi du zeintzuk diren erakunde horien bi funtzio nagusiak: herritarren eskubide konstituzionalak defendatzea eta botere publikoen jarduera ikuskatzea.

Nafarroako Araretekoak adierazi du Herriaren Defendatzaileen eskumenak oso zabalak direla eta aukera ematen dutela esparru publikoari dagokion eta herritarren eskubideekin zein jarduera edo ez-jardute publikoarekin lotuta dagoen edozein alderdiren inguruan hitz hartzeko-ahoz zein idatziz-.

Era berean, azpimarratu du funtzioak baliatze hori idatziz gauzatu ohi dela, ebazpen ez-lotesleetan, gomendioetan, iradokizunetan edo betebehar legalen gogorarazpenetan; baita txotenetan ere (Parlamentuari urtero aurkezten zaion txostenean edo kamara legegile berberari aurkezten zaizkion txosten berezietan); era berean, Arartekoak ez duela botere betearazlerik herri administrazioak edo horien aginteak emandako ebazpenak betearaztera behartzeko eta administrazioak behartuta daudela erakundearekin lankidetzan aritzera, horrek bere funtzioak bete ditzan.

Enérizek azaldu du, Arartekoa boterearen kontroletik kanpo dagoen organoa dela; hala, hiritarraren mekanismo bat dela, dituen eskubideak babestu eta ezagutzeko, gainera, herritarrek bizitza publikoan parte hartzeko bitarteko bat dela eta bertan, herritarrarekin bertatik bertara hitz egiten dela, orientazioa emateko.

Bestalde, adierazi du, funtzio garrantzitsu hori dela-eta, erakundea zuzentzeko pertsona prestigiotsu eta independenteak bilatu ohi direla. Gainera, azaldu du Arartekoa ez dela politikaria, epailea, legegilea edo administrazioko goi-kargua. Kargu publiko autonomikoa da, auzi publikoak zentzu zabalenean ikertzeko gaitasuna duena eta administrazioei betebehar publikoei dagozkien gomendioak, iradokizunak eta gogorarazpenak igortzeko eskumena duena, bai eta arau edo lege bidegabeak zuzentzeko eskaerak egitekoa edo arau berrien sustapena bultzatzekoa, zerbitzu publikoak hobetzeko iradokizunak egitearekin batera.

Emandako hitzaldian, Javier Enérizek azaldu du Arartekoa irizpide propioa duen kargu publikoa dela, autonomoa eta independentea, lotura politikorik edo bestelako loturarik gabea, presioetatik at dagoena, herritarren eskubideak urratu edo arriskuan jarri direla uste duenean uste duena esaten duena, jarduera publikoa hobetzeko asmoz, betiere.

Estatuto ezberdinek onartu, zehaztu edo zabaldu dituzten funtzio guztiek bi ideia nagusi indartzen dituztela adierazi du Enérizek: Arartekoa herritarren eskubideak defendatzeko dagoela eta botere publikoak ikuskatu eta kontrolatzeko betebeharra duela.

Jarraian, Arartekoaren funtzioak izendatzeari ekin dio, honako izenburuaren azpian: Zer egiten dute herriaren defendatzaileek?

  1. Herritarren kexak jaso eta aztertzen dituzte, behar izanez gero ikertu egiten dituzte eta horien inguruko iritzia ematen dute, uste hori herritar kexagileari zein administrazioari helaraziz. Horretarako gomendioak, iradokizunak eta betebehar legalen gogorarazpenak ematen dituzte.
  2. Herritarrek administrazioaren jarduerari lotuta dituzten kontsultei erantzuten diete eta gomendioak ematen dizkiete administrazioarekin izan ditzaketen gatazketan.
  3. Ofiziozko jarduerak egiten dituzte, hau da, bere ekimenez egindakoak; intereseko gaien inguruko ikerketak edo adierazpenak izan daitezke.
  4. Herritarren eskubideekin lotutako gaien inguruko txostenak igortzen dituzte eta Parlamentuari helarazten dizkiote.
  5. Administrazioen eta herritarren arteko gatazketan bitartekaritza lana egiten dute, pertsonen interesak babestuko dituzten irtenbideak proposatuz.
  6. Pertsonen eta kolektiboen eskubideak hedatzen dituzte, maiz horien gaineko ezagutzarik ez duen gizarteari edo ukatu eta erreprimitzen dituenari jakinaraziz. Ahots publikoa da defendatzailea, batzuetan besteek isildu edo beste norabait begiratzen dutenean hitz egiten duen ahotsa.
  7. Parlamentuari egindako jardueraren berri ematen dio, ez erakunde horren kontrolpean dagoelako, Parlamentuari herritarren kezkak helarazteko eta horietatik abiatuz ekin dezan errazteko baizik.

Ondoren, bere azalpenean, Nafarroako Arartekoak herriaren defendatzaileei dagozkien zenbait lege azpimarratu ditu eta, bukatzeko, ondorio gisa, adierazi du munduan herritarrei eskubide asko paperean onartu ohi zaizkiela baina askotan, herri-administrazioek egoera garrantzitsuetan, legedia positiboari lotuta baino ez dutela esku-hartzen; modu mugatuan, hertsian, itxian eta beraien perspektibatik soilik begiratuta, formalitatean eta prozeduretan zentratuta eta herritarrei garrantzia kenduz. Testuinguru horretan, eskubideak alegatzea erretorikarekin baino ez da lotzen eta aldian-aldiko organoaren, autoritatearen edo funtzionarioaren irizpide administratiboaren menpeko bezala ikusten da.

Horregatik, Arartekoak herritarren eskubideak defendatzen ditu, babesgabe edo zaurituta dagoen herritarrari arreta ematen dio, haren zalantzei erantzuten die eta haren arazoak eta kezkak entzuten ditu; hori guztia, Enérizek adierazi zuenez, administrazioaren eta organo judizialen bestelako ikuspegi batekin. Herriaren defendatzaile autonomikoak zerbitzu publikoa dira, herritarrentzako benetako zerbitzua, boterearen aurrean dituzten eskubideak eraginkortasunez, nahiz eta dituzten mugen barruan, defendatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko mekanismoa dira, erabiltzen eta ordaintzen dituen herritarraren mesedetan.

Partekatu edukia