Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekora jotzen duten pertsonen artean, hirutik bik 8 edo nota altuagoa eman diote erakundeak euren arazoari lotuta burutu duen esku hartzeari.

2013 iraila 09

Herritarrek 8 edo nota altuago batekin -10etik- baloratu dute Nafarroako Arartekoa erakundearen funtzionamendua euren arazoei lotuta.

Horixe islatu da kexak direla-eta erakundearen zerbitzuak baliatu behar izan dituzten herritarrek, erakundeak hartu dituen erabakiak behin ikusita, borondatez bete dituzten 85 inkestetan. Hiru pertsona bakoitzetik bik 8 edo nota altuago batekin -10etik- baloratu dute Ararteko erakundearen esku-hartzea abuztura arte egindako azken analisian.

Inkestaren datuak –guztira bederatzi galdera ditu- 2013ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arte jasotako 85 inprimakiei esker lortu dira. Galdera bakoitzean gehienez ere % 9k erantzun gabe utzi du. Erantzun guztiak anonimoak dira.

Euren arazo zehatza kontuan hartuta erakundeak burututako esku-hartzeari emango lioketen nota orokorraren inguruan galdetzerakoan, 0tik 10era bitarteko eskalan, herritarren % 67k 8 eta 10 artean dagoen puntuazioa eman du. Bakarrik % 10ek erakundearen esku-hartzea suspenditu dute. Proportzioa positiboa da: 7 1en kontra.

Nafarroako Arartekoa erakundea arazoak konpontze aldera erabilgarritzat jotzen duten galdetzerakoan, inkesta erantzun dutenen artean % 64k nahiko erabilgarria edo oso erabilgarria erantzun dute. Bakarrik % 26k ez oso erabilgarria erantzun du. Inork ez du erantzun bere ustez ez dela batere erabilgarria. Beraz, kasu honetan ere proportzioa positiboa da: 2,5 baino gehiago 1en aurka.

Beste pertsona batzuei erakundera jotzea gomendatuko lieketen galdetu genienean herritarren % 81ek baietz erantzun zuen, % 11k, aldiz, ezetz. Proportzio positiboa 8 1en aurkakoa da.

Modu berean, % 70ek adierazi du ados edo guztiz ados dagoela Nafarroako Arartekoak bere kexari dagokionez hartu duen erabakiarekin baina % 12k erantzun du neurri batean ados dagoela. Bakarrik % 4 ez dago ados eta % 9 ez dago batere ados. Horrek esan nahi proportzioa positiboa dela: 7 1en kontra.

Kexa aurkeztu zenetik prozesua amaitu arte igaro den denbora nola baloratzen duten galdetu genien. Inkesta bete zuten pertsonen artean, % 76k uste du denbora tartea zentzuzkoa edo oso motza izan zela. % 23rentzat, berriz, igaro zen denbora tartea luzea (% 18) edo oso luzea (% 5) izan zen. Hau da, proportzioa positiboa da: 4 1en kontra.

Aztertutako datuek aditzera eman dute herritarrek gehienbat komunikabideen bitartez eduki dutela erakundearen berri (% 28), baita aldez aurretik harremanetan jarri izan direlako ere (% 22). Ezagutzeko beste modu batzuk senideen eta ezagunen bitartez (% 15) edo beste administrazio baten aholkua jarraituz izan dira (% 14). % 18k beste ezagutza-iturri batzuk aipatu zituen (euren ikasketa edo lanbidearen ondorioz eta abar).

Halaber, Nafarroako Arartekoaren herritarrentzako informazio eta arreta bulegoak emandako arreta pertsonala baloratu da. % 96k arreta ontzat edo oso ontzat eman dute. Alderdi hori ebaluazioak barne hartzen dituen alderdien artean asebetetze mailarik altuena lortu duena da.

Erakundearen eskutik jasotako informazioaren balorazioa ontzat jotzen dute herritar gehienek: % 88k ona edo oso ona izan dela adierazi dute. Proportzioa positiboa da: 9 1en kontra.

Era berean, erakundeak haren zerbitzuak eskatu dituzten pertsonei bidali dizkien idazkiak argiak edo oso argiak izan dira % 74rentzat eta ulergarriak % 18rentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, inkesta eta erantzunak hemen ikus daitezke: http://www.defensornavarra.com/index.php/eu/Herritarren-iritzia/Ebaluazioaren-emaitzak/2013ko-ekitaldia

Partekatu edukia