Partekatu edukia
Herritarrek 10etik 8ko notarekin edo gehiagorekin baloratzen dute Nafarroako Arartekoaren funtzionamendua beren arazoetan.
Inkestaren datuak (bederatzi galdera) 136 formulariotan jaso dira, 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte bilduak. Erantzun gabeko galderak ez ziren izan %7 baino gehiago galderetako batean ere. Erantzun guztiak anonimoak dira.
Erakundeak beren arazo zehatzari emandako erantzunari, 0 eta 10 arteko eskalan, ze nota orokor jarriko lioketen galdetuta herritarren %76ak 8 eta 10 arteko puntuazioa eman dute. %6ak bakarrik eman dio 5 puntu baino gutxiago erakundearen esku hartzeari. Proportzio positiboa 12 eta 1ekoa da.
Nafarroako Arartekoaren erakundea arazoak konpontzeko baliagarria den edo ez galdetu zaienean, inkesta egin dutenen %72ak erantzun du nahiko edo oso baliagarria dela. %22ak soilik esan du baliagarritasun txikia edo oso txikia duela. Inork ez du esan baliagarritasuna deuseza denik. Hemen, proportzio positiboa 3 eta 1 baino gehiagokoa da.
Erakundea beste pertsona batzuei gomendatuko lioketen galdetuta, herritarren %87ak baietz erantzun du; %7a bakarrik erantzun du ezetz. Proportzio positiboa ia 12 eta 1ekoa da.
Era berean, %75ak esan du ados edo guztiz ados dagoela Nafarroako Arartekoak bere kexaren inguruan hartutako erabakiarekin. %13a zati batean ados dago. %3a soilik ez dago ados, eta %7a ez dago batere ados.
Kexa aurkeztu zenetik prozesua amaitu arte igaro den denborari buruz, inkesta egin duten pertsonen %78aren ustez igaro den denbora arrazoizkoa edo oso motza izan da. %20aren ustez soilik izan da denbora hori luzea (%13) edo oso luzea (%7). Proportzio positiboa ia-ia 4 eta 1ekoa da.
Aztertutako datuek erakusten dute herritarrek batez ere komunikabideei esker ezagutu dutela erakundea (%29) edo beste kontaktu batzuen esperientzia zeukatelako (%22). Hura ezagutzeko beste modu batzuk senideak eta ezagunak dira (%18), edo administrazioren baten aholkuz (%11). %18ak beste bide batzuk aipatu ditu (ikasketengatik edo lanbidearengatik eta abar).
Nafarroako Arartekoaren informazioko eta herritarren arretako bulegoak emandako arreta pertsonala ere baloratu da. %94aren ustez arreta ona edo oso ona izan da. Hori da ebaluatu diren alderdien artean lortu den gogobetetze portzentajerik handiena.
Erakundeak emandako informazioaren balorazioa ere ontzat jotzen dute herritarrek: %89aren ustez ona edo oso ona da. Proportzio positiboa 11 eta 1ekoa da.
Era berean, erakundeak beren zerbitzuak erabili dituzten herritarrei bidalitako idazkiak argiak edo oso argiak dira %76arentzat, eta ulergarriak %15arentzat.
Informazio gehiago nahi izanez gero, inkesta eta erantzunak hemen daude: http://www.defensornavarra.com/index.php/eu/Herritarren-iritzia/Ebaluazioaren-emaitzak/2013ko-ekitaldia
Partekatu edukia