Bilaketa aurreratua

Albisteak

Encuentro celebrado entre el Defensor del Pueblo de Navarra y la Consejera de Desarrollo Rural y Medio Ambiente del Gobierno de Navarra

Nafarroako Arartekoaren eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilariaren arteko bilera

2022 ekaina 08

Pasa den asteartean, ekainaren 7an, Patxi Verak, Nafarroako Arartekoak, bilera bat izan zuen Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaria den Itziar Gomezekin.

Bilera departamentuaren egoitzan izan da eta jorratutako gaiak honako hauek izan ziren: Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren aldaketa arautzailea; energia berriztagarrien (eolikoak eta fotovoltaikoak) parkeak instalatzeko espedienteak izapidetzea; katalogatutako eraikinetan eguzki-plakak jartzeko baimenen egoera; ehizari buruzko gaiak, ehiza-kudeaketa gisa; eta egun egikaritzen ari diren lurzati-kontzentrazioak izapidetzea.

Departamentuaren aldetik, Itziar Gómez, Pablo Muñoz (Ingurumeneko Zuzendari Nagusia), Ignacio Gil (Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendari Nagusia) eta Saioa Eseverri (Kabineteko Burua) egon ziren. Arartekoaren aldetik, Patxi Vera, Carlos Sarasibar (Idazkari Nagusia) eta Susana Galilea (Kabineteko Burua) egon ziren.

 

Partekatu edukia