Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoaren erakundeak 2009ko urtarriletik irailera bitartean egindako lana oso trinkoa izan da.
Urteko lehenengo bederatzi hilabeteei buruzko datuak 2008ko data berean erregistraturiko datuekin alderatuz gero, egiaztatuko dugu nabarmentzeko moduko igoera bat gertatu dela aurkeztutako kexen kopuruari dagokionez. Kexen igoera horrek, eta horrenbestez herritarren ekimenez eginiko ikerketen kopuruaren igoerak, berarekin ekarri du erakundeak bere kabuz aurreko urtean baino jarduera gutxiago egin izatea eta txosten berezi gutxiago egin izatea, zeren eta ahalegin handienak bere eginkizun nagusian jarri baititu: herritarrek azaldutako gaiak ikertu eta ebaztea.
Egindako kontsultei dagokienez, adierazi beharra dago aurreko urtean baino gutxiago izan badira ere, haiek ebaztea oraindik ere erakundearen eginkizunen funtsezko zati bat dela.
Honakoak dira datuak:
| 2009. urtea | 2008. urtea | Gehikuntza |
---|---|---|---|
Irailaren 30ean | Irailaren 30ean | 2009 / 2008 | |
KEXAK | 680 | 476 | % 42,86 |
KONTSULTAK | 874 | 1.164 | % -24,91 |
ERAKUNDEAK BERE KABUZ EGINIKO JARDUERAK | 19 | 25 | % -24,00 |
PROPOSAMENAK | 43 | 56 | % -23,21 |
TXOSTEN BEREZIAK | 4 | 6 | % -33,33 |
Herritarrek bederatzi hilabete hauetan 680 kexa aurkeztu dituzte. Horrek esan nahi du kexa-kopuruak % 43 egin duela gora 2008ko aldi berarekin alderatuz gero.
Gaiei dagokienez, kexa gehienak elebitasunarekin lotutako gaiei buruzkoak izan dira (kexa guztien % 15). Hazkunde hori gertatu da Hizkuntza Eskubideen Behatokia Fundazioak Arartekoari igortzen dizkiolako euskara erabiltzeko eskubidea dela-eta Nafarroako administrazio publikoek eginiko balizko urratzeei buruz herritarrek fundazio horri igortzen dizkion kexak. Aurkeztutako kexa gehienak izan dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileek arreta euskaraz ez emateagatik, idatziz nahiz ahoz. Kexa gehienak eremu mistoari buruzkoak dira. Eremu horretan euskara ez da hizkuntza ofiziala, eta bertan administrazio publikoek herritarrari euskaraz erantzutea borondatezkotasun printzipioaren baitan dago. Halaber, honakoei buruzko kexa batzuk ere jaso dira: egoitzen eta espazio publikoen errotulazioa; inprimakien eta zabalkundeko materialen argitalpena, eta administrazio publikoetako lanpostuen profil linguistikoen zehaztapena.
Funtsezko izaera handiagoarekin, bigarrenik, gizarte ongizateko edo gizarte gaietako kexak daude, guztien % 10 egiten dutenak. Aurreko urtean ez bezala, 2009an, gora egin dute adingabeei eta familia eta lana uztartzeari buruzko kexak. Oraindik ere gutxi dira Menpekotasunari buruzko Legearen aplikazioa dela-eta aurkeztutakoak. Erregistratutako 68 kexetatik, soilik 8 dira lege horren aplikazioari buruzkoak; zehazki edo emandako laguntzen ordainketan gertatutakoari buruzkoak dira, edo eskatzaileak egindako balorazioarekin ados ez egoteari buruzkoak.
Hirugarrenik, funtzio publikoari buruzko kexak daude (guztien ia % 9). Kexa horiek, funtsean, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko prozesuei buruzkoak dira, eta haietan desadostasunak agertzen dira eskatutako baldintzekin, epaitegien jarduerarekin, ariketen balorazioarekin edo prozedurazko akatsekin. Halaber, kexa batzuk aurkeztu dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen araubide juridikoari buruz: ordainsariak, lizentziak, lanbide karrera eta abar; esparru horretan, izan ere, gora egin dute familia eta lana bateragarri egiteko neurririk ez egoteari buruzko kexek.
Laugarren tokian, etxebizitzari eta hezkuntzari eta irakaskuntzari buruzko kexak agertzen dira. Arlo horietako bakoitzean, 53 kexa aurkeztu dira. Arlo bakoitzak, horrenbestez, kexa guztien ia % 8 egiten du.
Etxebizitzari buruzko kexak, gehien bat, babes ofizialeko etxebizitzen adjudikazioari buruzkoak dira, hain zuzen ere adjudikazio irizpideei buruzkoak eta urte hasieran indarra zuen baremotik heldutako puntuazioari buruzkoak. Izan ere, baremo hori izan zen azken deialdian aplikatu zena, eta etxebizitzari buruzko foru lege berriaren bidez aldatu zen. Ondotik, neurri txikiagoan, eraikuntza akatsei buruzko kexak edo laguntzak ez emateari buruzkoak datoz. Soilik bi kexa aurkeztu dira gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta emateari eta ordaintzeari buruz.
Hezkuntzaren arloari buruzko kexei dagokienez, nabarmentzekoak dira 0 eta 3 urte arteko ikastetxeen plazen eskaintzari eta tarifei buruzkoak eta funts publikoekin mantentzen diren ikastetxeetan ikasleak onartzeko irizpideei buruzkoak. Espediente horietan, zenbait gai planteatu dira; esate baterako gurasoak ados ez egotea Iruña eta Iruñerria eskolatzerako eskualde bakartzat hartzearekin, edo berdinketa kasuetan plazak adjudikatzeko zozketak egiten direnean zozketa horiek publikoak izateko beharra. Halaber, kexa batzuk aurkeztu dira Iruñeko auzo berrietako (Buztintxuri) edo Iruñetik hurbil dauden herrietako (Sarriguren, esate baterako) hezkuntza ereduen eskaintzari buruz.
Oraindik ere ugari dira (guztien % 7,6) herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dauzkaten eskubideak urratzearekin lotutako kexak; esate baterako, berariazko erantzuna eta behar den epean jasotzeko eskubidea (hau da, administrazio-isiltasunaren praktika gaitzesgarriaren bidez tratatuak ez izateko eskubidea), administrazio-egintzak nahitaez motibatuak izateko eskubidea, informazioa lortzeko aitortu beharreko eskubide orokorra, zentro eta bulegoetara sartzeko eskubidea, arreta egokia hartzeko eskubidea, parte hartzeko eskubidea, administrazio publikoen jardunaren gardentasuna, berme-sistemen garapena eta eskubideak aitortzeko bestelako ekintzak.
Osasunari buruzko kexek nabarmen egin dute behera. 2009. urte osoan, 39 kexa aurkeztu dira, eta guztien % 5,7 egiten dute. Kexa gehienak arreta medikoa behar adinakoa edo desegokia izateari buruzkoak dira, bai eta prestazioak falta izateari edo prestazio horiek ez emateari buruzkoak ere (sendagilerik ez izatea landa guneetan, jasotako arretarekin ados ez egotea, diagnosirik ez ematea eta abar). Itxaron zerrendengatik 6 kexa jaso dira, zehazki ebakuntzak egiteko geroratzeengatik edo errebisio jakin batzuetarako ezarritako aldiengatik edo espezialisten kontsultetarako ezarritako datengatik.
Gainerako arloetan, kexak ez dira aurkeztutako guztien % 6 izatera.
Ondoren, kexen arloei buruzko konparazio-taula bat erantsi dugu.
ARLOAK | 2009 (09/09/30) | 2008 (08/09/30) | ||
---|---|---|---|---|
ELEBITASUNA | 103 | % 15,1 | 17 | % 3,6 |
GIZARTE ONGIZATEA | 68 | % 10,0 | 41 | % 8,6 |
FUNTZIO PUBLIKOA | 60 | % 8,8 | 53 | % 11,1 |
ETXEBIZITZA | 53 | % 7,8 | 34 | % 7,1 |
HEZIKETA | 53 | % 7,8 | 28 | % 5,9 |
ESKUBIDEEN KARTA | 52 | % 7,6 | 53 | % 11,1 |
OSASUNA | 39 | % 5,7 | 41 | % 8,6 |
INGURUMENA | 28 | % 4,1 | 16 | % 3,4 |
MINISTROA | 27 | % 4,0 | 17 | % 3,6 |
OGASUNA | 24 | % 3,5 | 31 | % 6,5 |
ZIRKULAZIOA | 23 | % 3,4 | 26 | % 5,5 |
HIRIGINTZA | 23 | % 3,4 | 18 | % 3,8 |
JUSTIZIA | 22 | % 3,2 | 11 | % 2,3 |
BESTERIK (toki entitateen eta entitate juridiko pribatuen funtzionamendua) | 18 | % 2,6 | 6 | % 1,3 |
ZERBITZU PUBLIKOAK | 17 | % 2,5 | 16 | % 3,4 |
HERRI LANAK | 16 | % 2,4 | 13 | % 2,7 |
LANA | 15 | % 2,2 | 2 | % 0,4 |
GIZARTE SEGURANTZA | 12 | % 1,8 | 22 | % 4,6 |
MERKATARITZA | 11 | % 1,6 | 6 | % 1,3 |
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA | 8 | % 1,2 | 11 | % 2,3 |
ATZERRITARTASUNA | 4 | % 0,6 | 7 | % 1,5 |
GAZTERIA ETA KIROLA | 2 | % 0,3 | 2 | % 0,4 |
INDUSTRIA | 1 | % 0,1 | 3 | % 0,6 |
KULTURA | 1 | % 0,1 | 2 | % 0,4 |
TURISMOA | 0 | % 0,0 | 0 | % 0,0 |
GUZTIRA | 680 | % 100 | 476 | % 100 |
Lortutako datuekin (guztizkoan egiten duten ehunekoari begiratuta), egiazta dezakegu elebitasunari, gizarte ongizateari eta hezkuntzari buruzko kexek gora egin dutela. Behera egin dute, berriz, funtzio publikoari buruzkoek, eskubideen kartari buruzkoek eta ogasunari eta osasunari buruzkoek; berdin edo antzera mantentzen dira, azkenik, gainerako arloei buruzkoak.
Herritarrek kexak aurkezteko gehien erabilitako bidea zuzenean aurkezteak izaten jarraitu du: kexen % 46 Nafarroako arartekoaren bulegoan zuzenean aurkeztu dira. Gehien erabiltzen den bigarren bidea (kasuen % 29an) posta arrunta izan da. Internet bidez jasotako kexek % 23 egiten dute. Gainera, kexen % 2 faxez aurkeztu dira.
Erakundeak aldi honetan kudeaturiko kexen kopuruari dagokionez, 846 dira (zenbateko horretan aurten aurkeztutakoak eta aurreko urteetatik izapidetzen ari direnak sartzen dira). Horrek esan nahi du kexek % 39 egin dutela gora 2008ko irailean kudeatutakoekin alderatuta. 10 kexatatik 8 onartu dira izapidetzeko. Gainerako bietatik bat Estatuko Arartekoari dagokio.
Izapidetzeko onartutako bi kexetatik batean guztiz edo zati batean Erakundeak arrazoia eman dio herritarrari.
Nafarroako administrazio publikoek erakunde honek eginiko gomendioak eta bitartekaritzak onartzeko ehunekoak altua izaten jarraitzen du, % 81 inguru baita.
Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan, administrazioek ez dituzte onartu erakunde honek –kexa-espedienteak ikertu ondoren– igorritako gomendioak eta iradokizunak. Zehazki, 48 kasutan gertatu da hori. Horien artean, honakoak nabarmendu behar dira, errefusa behin baino gehiagotan gertatu baita: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, zortzi aldiz gure gomendioak ez dituelako onartu (batez ere funtzio publikoko gaietan), eta Hezkuntza Departamentua, zazpi aldiz gure gomendioak ez onartzeagatik.
Kexa espedienteetan erakundeak emandako ebazpenak –gomendioak, legezko betebeharren gogorarazpenak eta iradokizunak– 227 izan dira; aurreko urtean baino % 49 gehiago dira, beraz.
Kexak izapidetzeko batez besteko denbora 73 egunekoa da. Epe horretan, kexa aurkezten denetik hura ixten den arte kontatzen da. Horrenbestez, herritarrek atzeman ahal izan dute beren kexak epe laburrean izapidetzen direla, arazoari konponbidea emateko atzerapenik gabe eta beharrezkoak ez diren izapideak egin gabe.
Herritarrek erakundeari buruz betetako eta igorritako inkesta eta galde-sortetan egiten duten balorazioa 7 eta 10 puntu artekoa da.
KEXEN BANAKETA, ZUZENDUTA DAUDEN ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ARABERA
Kexen erdia baino gehiago Foru Administrazioari zuzenduta daude, eta hirutik bat, berriz, toki entitateei.
2009 (irailaren 30a) | 2008 (irailaren 30a) | ||
---|---|---|---|
Kexa kop. | % | % | |
Foru Administrazioa | 367 | % 53,97 | % 48,53 |
Toki entitateak | 211 | % 31,03 | % 32,77 |
Foru Administrazioa + Toki Administrazioa | 2 | % 0,29 | % 1,08 |
Nafarroako Parlamentua | 1 | % 0,15 | % 0,15 |
Estatuko Administrazioa | 51 | % 7,50 | % 12,98 |
Justizia Administrazioa | 12 | % 1,76 | % 0,62 |
Sozietateak + Lanbide elkargoak | 11 | % 1,62 | % 1,24 |
Hauteskunde Administrazioa | 2 | % 0,29 | % 0,31 |
Unibertsitateak | 9 | % 1,32 | % 1,08 |
Besterik | 14 | % 2,06 | % 1,24 |
GUZTIRA | 680 | % 100,00 | % 100,00 |
Ondoko taulan ikus daitekeenez, honakoak dira kexa gehien jaso dituzten departamentuak: Osasun Departamentua, Hezkuntzakoa, Gizarte Gaietakoa eta Etxebizitzakoa.
Kontuan hartu behar da Osasun eta Hezkuntza departamentuek langileriaren arloko eskumenak dituztela. Horrek esan nahi du departamentu horietara bideratutako kexak bai funtzio publikoarekin lotutako gaiei buruzkoak bai haien eskumenen sektore-esparruari buruzkoak izan daitezkeela eta badirela.
2009 (irailaren 30a) | 2008 (irailaren 30a) | ||
---|---|---|---|
Kexa kop. | % | % | |
Osasun Departamentua | 68 | % 18,43 | % 22,64 |
Hezkuntza Departamentua | 68 | % 18,43 | % 10,69 |
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua | 61 | % 16,53 | % 17,30 |
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua | 54 | % 14,63 | % 14,47 |
Lehendakaritza, Barne eta Justizia Departamentua. | 46 | % 12,47 | % 11,95 |
Ekonomia eta Ogasun Departamentua. | 25 | % 6,78 | % 8,18 |
Landa Garapeneko Departamentua | 16 | % 4,34 | % 8,81 |
Berrikuntza eta Enpresa Departamentua | 12 | % 3,25 | % 2,83 |
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua | 11 | % 2,98 | % 1,89 |
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua | 4 | % 1,08 | % 0,63 |
Toki Administrazioko Departamentua | 2 | % 0,54 | % 0,63 |
Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua | 1 | % 0,27 | % 0,00 |
Departamentua zehaztu gabe | 1 | % 0,27 | % 0,00 |
GUZTIRA | 369 | % 100,00 | % 100,00 |
Taulan jasotako informazioa ikusita, , 2008. urtearekin alderatuta, egiaztatu dugu ehunekoan gora egin dutela Hezkuntza Departamentuari zuzendutako kexek, eta behera egin dutela, berriz, Osasun Departamentuari zuzendutakoek. Antzerako kopuruetan mantentzen dira, azkenik, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari eta Etxebizitza Departamentuari zuzendutakoak.
Bistan denez, kexa gehien Iruñeko Udalari buruzkoak dira, biztanle gehien dituen Nafarroako toki entitatea baita.
2009 (irailaren 30a) | 2009 (irailaren 30a) | ||
---|---|---|---|
Kexa kop. | % | % | |
Udalerriak | 192 | % 91,00 | % 88,84 |
Iruñeko Udala. | 66 | % 31,28 | % 29,77 |
Besterik | 126 | % 59,72 | % 59,07 |
Mankomunitateak | 14 | % 6,64 | % 6,98 |
Iruñerria | 5 | % 2,37 | % 3,72 |
Besterik | 9 | % 4,27 | % 3,26 |
Kontzejuak | 5 | % 2,37 | % 4,19 |
GUZTIRA | 211 | % 100,00 | % 100,00 |
KONTSULTAK
Nafarroako Arartekoaren jarduera, horrenbestez, kexak izapidetuz herritarren eskubideak defendatzean datza; baina, horretaz gainera, bulego publiko eta doakoa, iristen erraza, arina eta hurbila ere bilakatu da, eskubideak hobeki gauzatzeko bideari buruz aholkua ematen duena.
Herritarrek, urte sasoi honetarako, 874 kontsulta egin dituzte. Horietatik, erdia baino gehiago bulegoan bertan aurkeztu dituzte.
Arloka, kontsulta gehienak gizarte ongizatearekin loturiko gaiei buruzkoak izan dira. Ondotik, hurrenkeran, honakoak datoz: etxebizitzari buruzkoak, hirigintzari buruzkoak eta funtzio publikoari buruzkoak. Hala eta guztiz ere, ulertzekoa den moduan, arlo guztiei buruzko kontsultak jasotzen dira.
Bestalde, webgunean 86.203 sarrera izan dira: 2008ko kopuruaren antzekoa da hori.
Eginkizun hau 2008an sortu da, herritarrei zerbitzu publikoak hobetzeko proposamenak aurkezteko bide bat eskaintzearren. 2008an, 63 proposamen jaso dira, eta emaitza oso positiboki baloratu zen; izan ere, Administrazioak proposamen horietako asko onartu zituen, eta batzuek Nafarroako Parlamentuak onetsitako lege-aldaketak ekarri zituzten.
2009an zehar, 43 proposamen erregistratu dira.
Honakoak dira 2009an jasotako proposamenen arloak:
Gizarte gaien arloan, adopzio prozesuei buruzko proposamenak nabarmendu behar ditugu. Horietan, zenbait alderdi jarri dira zalantzatan; esate baterako, adopzio-eskatzaileentzako adin muga batzuk izatea eta muga horiek adingabeak adoptatzeko zenbait eskabidetan eragiten dituzten efektuak; esate baterako, jada handi samarrak diren haurren kasuan, harrera-egoeran gertatu diren familiekin lotura afektiboak ezarri dituztenean baina familia horiek ezin adopta ditzaketenean hain zuzen ere foru arauan ezarritako adin mugak gainditzen dituztelako. Halaber, herritarren proposamenak formulatu dira. Haien xedea da Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak baimena ematea, nazioarteko adopzio espedienteetan, adopzio eskabideak aldi berean herrialde desberdinetan aurkeztu ahal izateko. Erakundeak Gizarte Gaietako Departamentuari iradoki dio Adingabeei buruzko Foru Legea alda dadin sustatzeko, hain zuzen ere gai horiei konponbidea emate aldera.
Hezkuntzaren arloan, zenbait proposamen jaso ditugu Hezkuntza Departamentuak prozesu bat bultza dezan, Murtziako eta Valentziako autonomia erkidegoetan egin den bezala, hain zuzen ere liburuen argitalpenaren eta eskola-materialaren arloko arduradunekin akordioetara iristeko, enbor-ikasgaietako testu liburuak hiru liburukitan argitaratzeko: liburuki bat hiruhileko bakoitzeko. Horrela, ikasleek soilik kasuko liburua eraman beharko dute eskolara, dauden garai akademikoaren arabera, eta nabarmen gutxituko da egunero garraiatzen duten pisua.
Funtzio publikoaren arloan, zenbait proposamen jaso dira lanaldia murriztearen arloko eta ordutegiaren malgutasunaren arloko foru arauak hobetzeko, Nafarroako administrazio publikoetako langileen familia eta lana bateragarri egiteari begira.
Etxebizitzaren arloan, proposatu zen etxebizitzei buruzko arauak aldatzea, halako moduan non tresna batzuk ezarriko diren derrigorrezko egiteko igogailuak jartzea mugikortasuna murriztua duten pertsonak bizi diren eraikin zaharretan. Aurreikusten da, gainera, horretarako behar den espazioa desjabetzeko ahalmena, irisgarritasunari buruzko lege sektorialetan betetzen ez den kasuetan.
Erakundeak ez ditu soilik herritarren kexak jasotzen. Izan ere, egoki ikusten duenean eta bere irizpideei jarraituz, bere kabuz jarduten du, eta mutu propio jotzen du agintariengana, interes publikoko gaiak hobetzeko. Horrelaxe jokatu dugu 19 kontutan. Arlo askotako gaiak jorratu ditugu eta munta desberdineko iradokizunak egin ditugu, horietako asko normatiboak edo plangintzaren arlokoak.
Egin diren iradokizunen artean, honakoak nabarmendu behar dira:
Erakundeak lau txosten berezi egin ditu. Lehenbiziko hirurak Nafarroako Parlamentuak eskatutakoak dira; laugarrena, berriz, erakundearen beraren ekimenez egin da. Honakoak dira txostenak:
Txosten guztiak jada Nafarroako Parlamentuan aurkeztu dira. Horietatik, lehendabiziko biak Foru Araubideko Batzordean aurkeztu dira; beste biak hemendik gutxira aurkeztuko dira.
Zk. | Gomendioak | Legezko betebeharren gogorarazpenak | Iradokizunak | GUZTIRA, 2009an (irailaren 30ean) |
---|---|---|---|---|
Kexetan | 88 | 100 | 39 | 227 |
Arartekoak bere kabuz eginiko jardueretan | 24 | 24 | ||
Proposamenetan | 10 | 10 | ||
Txosten berezietan | 57 | 57 | ||
GUZTIRA | 88 | 100 | 130 | 318 |
Partekatu edukia