Partekatu edukia
Bileran haurrak, adingabeak eta nerabeak babestearekin zerikusia duten gaiak jorratu dira, bi erakundeetan haien eskubideak babesteak sortzen duen kezkagatik.
Landutako gaien artean honako hauek daude: haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteari eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legea; adingabea, lege honen helburu aktibo eta parte-hartzaile gisa; parte-hartze horren hezkuntza-garrantzia eta beste foro batzuetan hura zabaltzeko aukera; adingabearen babeserako administrazio-sistemaren gehiegizko zurruntasuna; kontingentzia-plan baten beharra, adingabeek dituzten premiei erantzuteko, askotariko kasuistika alternatiboarekin, eta harrera-planen aukerak zabaltzeko beharra, egoitza-harreraren alternatiba gisa, egoerak ahalbidetzen duen kasuetan.
UNICEFen Nafarroako Komiteko aldetik, Mikel Aguirrek (Presidentea) eta Maider Gabilondok (Koordinatzailea) parte hartu dute. Patxi Verari Carlos Sarasíbar (Idazkari Nagusia) eta Susana Galilea (Kabinete-burua) lagundu diote
Partekatu edukia