Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con el Consejero de Universidad, Innovación y Transformación digital

Nafarroako Arartekoaren bilera Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarekin

2022 iraila 08

Atzo, irailaren 7an, Nafarroako Arartekoa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarekin bildu zen, Kontseilaritzaren egoitzan.

Bileran, hainbat arlotan egindako lanari buruz hitz egin zen. Digitalizazioaren eta telekomunikazioen arloan, Nafarroako lurralde osoan estaldura handiagoa lortzeko jarraitzen ari diren jarduera-ildo nagusiak azaldu ziren. Unibertsitateen arloan, hainbat alderdi jorratu ziren, hala nola gradu jakin batzuetako plazen eskaintzaren eta eskariaren arteko erlazioa, eta bekak ematearen ondorioz sortutako problematika.

Halaber, Datuaren Bulegoaren sorreraren berri ere eman zen Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek erabiltzen dituzten datuen tratamendu seguru eta fidagarria lortzeko. Foru Parlamentuan dagoeneko planteatu den Bulegoa Legezko Batzorde Etiko batek arautuko luke.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren aldetik, Juan Cruz Cigudosak, Kontseilariak, eta Leticia Maganek, Kabineteburuak bileran parte hartu zuten. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera, Arartekoa, Carlos Sarasibar, Idazkari Nagusia, eta Susana Galilea, Kabineteburua, egon ziren.

Partekatu edukia