Partekatu edukia
Elkarteak eskatutako bilera horretan, erakunde horren jarduerak aurkeztu ziren, funtsean migratzaileen eskubideak ordezkatu, aldarrikatu eta defendatzean eta arraza- edo etnia-diskriminazioaren biktimei laguntza-zerbitzuak ematean oinarrituta.
Bileran, Rumiñahuiren aldetik koordinatzaile teknikoa den Johanna Floresek parte hartu zuen. Instituzioaren aldetik, Arartekoaz gain, Carlos Sarasibar, Idazkari Nagusia, eta Susana Galilea, Kabineteburua, egon ziren.
Partekatu edukia