Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoaren bilera NUKF-ko Presidentearekin

2022 apirila 01

Pasa den martxoaren 31n, Nafarroako Arartekoak Juan Carlos Castillo den Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren elkartearen Presidentearekin bildu zen, NUKF-ren egoitzan.

Biztanleriaren zati batek etxebizitza eskuratzeko dituen arazoak izan zituzten hizpide, nagusiki, Juan Carlos Castillo NUKFren lehendakariak eta Patxi Vera Nafarroako Arartekoak.

Bileran zehar, Castillok gidatzen duen Federazioaren lankidetza eskaini zion Arartekoari eta bien artean herritarrek dituzten eskari nagusiak berrikusi zituzten. Horien artean, Patxi Verak herritarren kolektibo batzuek etxebizitza duina eskuratzeko dituzten arazoekin lotutakoak nabarmendu zituen. Alokairuen prezio altua, kolektibo jakin batzuek alokairuak eskuratzeko dituzten zailtasunak edo higiezinen eskasia dira bileran agerian geratu ziren arazoetako batzuk.

Azken arazo horrekin loturik, Castillok Verari azaldu zizkion Federazioak Nafarroako Gobernuari helarazitako eskaerak bizigarritasun- zedulak arautzen dituen araubide berria egitean, araudi malguagoa onets dadin egoera onean dauden baina eraikuntza berriko eraikinei eskatu beharreko baldintzetako batzuk betetzen ez dituzten higiezinen bizigarritasuna ahalbidetzeko. Federazioak, halaber, landa inguruneko etxe askok dituzten berezitasunak ere kontuan hartzeko eskatu du.

Federazioko lehendakariak eta Arartekoak  beste gai batzuk ere jorratu zituzten; besteak beste, administrazio elektronikoa eta herritarren harreman telematikoa udalekin, Covid-19aren krisiak eragindako egoerak edo gardentasunari buruzko araudia, horien inguruko kexak jaso baititu Arartekoak.

Partekatu edukia