Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con la asociación Naizen

Nafarroako Arartekoaren bilera Naizen elkartearekin

2022 urria 05

Astearte honetan, urriaren 4an, Nafarroako Arartekoa Naizen elkarteko ordezkariekin instituzioaren egoitzan bildu zen.

Topaketak, Arartekoak eskatua, gertutik elkartearen lana ezagutzea zuen helburu, baita behar dituen zerbitzuak eta laguntza eskaintzea ere.

Naizen adingabe transexualei laguntzen diharduen erakunde bat da, eta, bileran agerian geratu zenez, kolektibo hori artatzen duten erakundeekin lan egiten du: Transbide (transexualei, transgeneroei eta intersexualei arreta emateko Osasun Departamentuko diziplina anitzeko unitatea), Harrotu (Iruñeko Udalaren LGTBI+ eskubideak eta partaidetza informatzeko eta sustatzeko zerbitzu publikoa), Kattalingune (Nafarroako Gobernuko LGTBI+ informazio- eta arreta-zerbitzu publikoa) eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NABI).

Bileran, transexualitate-kasuetan hezkuntza-protokoloa oro har aplikatzeko beharra nabarmendu zen, bai irakasleen prestakuntzari dagokionez, bai beharrezko instalazio batzuk egokitzeko baliabide material eta ekonomikoei dagokienez. Halaber, Nafarroatik hurbil dauden ospitaleekin hitzarmen gehiago egitea komeni zela adierazi zen, trantsizio-prozesuak ez atzeratzeko.

Topaketan Naizen elkarteko kide diren adingabe transexualen amek parte hartu zuten, eta, erakundearen aldetik, Patxi Verak, Arartekoak, eta Susana Galileak, kabinetearen buruak.

Partekatu edukia