Bilaketa aurreratua

Albisteak

Encuentro del Defensor del Pueblo con el Comité de Representantes de Personas con Discapacidad de Navarra (CERMIN)

Nafarroako Arartekoaren bilera Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordearekin (CERMIN)

2022 ekaina 03

Nafarroako Arartekoak lan-bilera bat izan du Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordeko kideekin (CERMIN).

Bilera ekainaren 2an izan zen, erakundearen egoitzan. CERMINek bere lana egiten duen lan-arlo guztiak planteatu zituen, maila publikoan zein pribatuan, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko.

Aztertutako gaien artean, honako hauek jorratu ziren: desgaitasunari buruzko Legea egiteko partaidetza-prozesua, desgaituentzako enplegu-erreserbak, mugikortasun murriztuko plazak, oposizioak, merezimenduengatiko lehiaketak, enplegu arrunta, hezkuntza inklusiboa, hezkuntza bereziko zentroak, baliabide-zentroak eta integrazio-gelak, COVIDek pertsona kalteberenengan duen eragina eta desgaitasuna duten eta lanpostu arruntak eskuratu dituzten pertsonek jasandako gatazka- edo jazarpen-kasuak.

Bileran, CERMINen aldetik Mariluz Sanz (Presidentea), Miriam Nepote (Presidenteordea), Manuel Arellano (Presidenteordea), eta Pilar Herrero (Idazkaria) izan ziren. Arartekoaren aldetik Patxi Vera, Carlos Sarasíbar (Idazkari Nagusia) eta Susana Galilea (Kabinete-burua) izan ziren.

Partekatu edukia