Partekatu edukia
Bilera kontseilaritzaren egoitzan egin dute, eta bi erakundeei eragiten dieten eta sail horrekin lotuta herritarrek egindako kontsulta eta kexekin zerikusia duten hainbat gai jorratu dituzte.
Alde horretatik, jorratutako gaien artean egon dira errefuxiatuen egoera, atzerritartasuna izapidetzeko arazoak, doako zerbitzu juridikoei buruzko araudia, arrakala digitalaren aurrean babesteko zerbitzuak migratzaileentzat, Iruñeko kartzela, justizia errestauratiboaren Foru Legearen proiektua, adingabeei eginiko abusuak eliza katolikoan eta biktima horien aitortza eta erreparaziorako Foru Legearen proposamena.
Bileran parte hartu dute, halaber, Carlos Sarasíbar idazkari nagusiak eta Susana Galilea arartekoaren kabineteko buruak.
Partekatu edukia