Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión con el Vicepresidente de Ordenación de Territorio, Vivienda, Paisaje y Proyectos Estratégicos

Nafarroako Arartekoaren bilera Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako buruordearekin

2022 maiatza 12

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, lehenengo lan-bilera egin zuen José Mari Aierdirekin, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako buruordearekin.

Bilera departamentuaren egoitzan egin zen. Ordezkatutako bi erakundeei eragiten dieten gaiak jorratu ziren, herritarrek, batez ere, etxebizitzaren arloan egindako kontsulta eta kexekin zerikusia dutenak.

Jorratutako gaiak honako hauek dira, besteak beste: etxebizitza librearen eta babestuaren inguruko eskaria, bereziki alokairu sozialarena; baremo-mota, etxebizitza esleitzeko oinarri gisa; ondarearen bizigarritasuna eta mantentzea; laguntzen bahiezintasuna; eta udalekiko lankidetza-estrategia. Herritarrek etxebizitzak eskuratzeko aukeren berri izan dezaten.

Bileran, kontseilaritzaren izenean, honako hauek egon ziren: José María Aierdi (buruordea) eta Julio Iturri (kabineteburua); Arartekoaren izenean: Patxi Vera, Carlos Sarasíbar (idazkari nagusia) eta Susana Galilea (kabineteburua).

Partekatu edukia