Bilaketa aurreratua

Albisteak

Encuentro del Defensor del Pueblo con representantes de la Asociación de Familias de Acogida de Navarra (MAGALE)

Nafarroako Arartekoaren bilera Harrera Familien Nafar Elkarteko ordezkariekin bildu da

2022 ekaina 02

Nafarroako Arartekoaren eta MAGALEko ordezkaritzaren arteko lehenengo bilera pasa den ekainaren 2an izan zen, instituzioaren egoitzan.

MAGALEko ordezkariek adierazi zuten familia-harrera dela, hain zuzen, familia biologikoekin bizi ezin diren adingabeak babesten jarraitzeko magalea eta haurren eta haien familien eskubidea hobekien bermatzen duen sistema. Urteak dira elkarte hori eredu hori gehiago ezartzeko borrokan ari dela, familia-harreraren kultura sortzen eta errealitate hori gizartera hurbiltzen lagunduz. Ildo horretan, adierazi zuten interesa dutela erakundeak parte har dezan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko foru lege berrian jasotzen diren foroetan.

Bileran, MAGALEren aldetik Helena Escalada (Presidentea) eta Chus Sádaba (gai juridikoetarako batzordekidea) izan ziren. Arartekoaren aldetik titularra, Verari Carlos Sarasíbar Idazkari Nagusia eta Susana Galilea Kabinete-burua izan ziren.

Partekatu edukia