Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con la Coordinadora de ONG para el Desarrollo

Nafarroako Arartekoaren bilera Garapen Lankidetzarako GKEen Koordinakundearekin

2022 maiatza 25

Atzo, maiatzak 24, Nafarroako Garapen Lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeko ordezkarien eta Nafarroako Arartekoaren artean bilera izan zen, kolektibo horren hainbat gai jorratzeko helburuarekin.

GKEKak gaur egun lantzen ari diren ekintza eta proiektu batzuk nabarmendu zituen. Ekintza eta proiektu horiek, funtsean, prestakuntza-jardueretan eta komunikazioan oinarritzen dira, gizartea beren problematikaz kontzientziatzeko eta eremu publikoan eta politikoan eragin handiagoa lortzeko, bai kanpoan bai Foru Komunitatean bertan helburu eta jarduketekin.

Bileran, GKEKren aldetik Zuzendari-Batzordekoak diren Juan Mª Ericek, Javier Abadek, eta José Esparzak parte hartu zuten, baita bere koordinatzaile teknikoa den Amaya Campionek ere bai. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa, Carlos Sarasibar, Idazkari Nagusia eta Susana Galilea, Kabinetearen Buru, bertan egon ziren.

Partekatu edukia