Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoaren aurka aurkeztutako kexa bati buruz hedabideetan agertu den albistea dela eta, erakundeak zenbait puntu argitu nahi ditu.

2017 iraila 13

Nafarroako Arartekoaren aurka aurkeztutako kexa bati buruz hedabideetan agertu den albistea dela eta, erakunde honek zenbait puntu argitu nahi ditu:

  1. Albisteak iradokitzen duena erabat faltsua da; alegia, Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari egindako bi aldaketen ondorioz Nafarroan ezkutuko bidesarien sisteman oinarriturik eraikitako autobideei emandako trataerari buruzko bere ebazpenean erakunde honek merkataritza-elkarte baten esana bete zuela.
  2. Bere ebazpenak arrazoietan oinarrituz ematen ditu Nafarroako Arartekoak, bere irizpideen arabera eta modu independentean betiere, eta horretan, ez du ez agintariek eta ez beste inork bere iritziei eragin diezaien onartzen. Aurkakoa esatea asmo txarraren edo ausarkeriaren ondorio baino ez daiteke izan. Eta, hain zuzen ere, Espainiako Herriaren Defendatzaileari kexa bat aurkeztu dionak eta hedabideetara jo duenak asmo txarrez jokatu duela ondorioztatzea beste erremediorik ez dago, Espainiako Herriaren Defendatzaileak ez baitauka erakunde honen jarduerak ikuskatzeko eta kontrolatzeko inolako eskumenik.
  3. Justizia-auzitegiak auzi jakin bat epaitzen eta ebazten jardun zein ez, Nafarroako Arartekoak legeria aplikagarria aztertzeko eta, hala badagokio eta egoki baderitzo, zer aldatu edo nola jokatu iradokitzeko erabateko legitimitatea dauka. Horrelaxe jokatu dugu orain arte (etxegabetze-kasuetan eta beste askotan), eta inori ez zaio sekula bururatu ere egin horretan ezkutuko asmorik bilatzea edo gure aurkako akusazio faltsurik egitea. Eta, hain zuzen ere, autobideei hiri-kontribuzioa kobratzeari buruzko gure erabakia (baldin eta Nafarroan badaude, eta betiere modu desberdinean, autobidea zer udalerritatik igarotzen den kontuan hartuta) horrexekin dago lotuta: zer lege-aldaketa egin edo nola jokatu iradokitzeko betebeharrarekin, alegia.
  4. Edozeinek dauka Arartekoaren irizpideekin bat ez etortzeko legitimitatea, baina horrek ez du difamatzeko edo erakunde honen erabakiei buruzko gezurrak esateko eskubiderik ematen, eta are gutxiago tartean interes klientelarrak badaude.
  5. Nafarroako Arartekoak orain dela hamalau urte baino gehiago pertsona jakin batzuekin lan egin izanak ez du esan nahi pertsona horiek aurkeztutako kexak onartu behar ez direnik, ez eta arrazoia eman behar ez zaienik ere, hala badagokie. Pertsona horiei beren eskubideak eta gainontzeko herritarrei dagozkien legezko bermeak ukatzea litzateke aurkakoa esatea; hau da, merezi ez duten tratua ematea.

Pamplona-Iruña, 2017ko irailaren 13a.

Nafarroako Arartekoa.

2017ko irailaren 12an Noticias de Navarra egunkarian argitaratutako albistea

Presentan una queja contra el Defensor del Pueblo, Javier Enériz

2017ko irailaren 13an Diario de Navarra egunkarian argitaratutako albistea

Un abogado presenta una queja contra el Defensor del Pueblo

2017ko irailaren 13an Noticias de Navarra egunkarian argitaratutako albistea

El Defensor del Pueblo navarro proclama su "independencia" y "propio criterio"

2017ko irailaren 15ean Diario de Navarra egunkarian argitaratutako albistea

Presentan una queja contra Enériz ante el Defensor del Pueblo de España

2017ko irailaren 15ean Diario de Navarra egunkarian argitaratutako albistea

El Defensor, Javier Enériz, proclama su "independencia" y "propio criterio"

Partekatu edukia