Partekatu edukia
Señora Presidenta, Señorías, buen día.
Lehendakari andrea, parlamentari jaun-andreok, egunon.
Foru Araubideko Batzorde honetan lehenengo aldiz agertzen naiz Nafarroako Ararteko gisa; izan ere, aurrekoan, hautagai izateko hautagaia nintzen.
Niretzat, ulertuko duzuenez, aldaketa handia da, baina Parlamentu eta Batzorde honekiko errespetuak berdin jarraitzen du, edo are handiagoa da jaun-andreongana zuzentzean daukadan arduragatik.
Gaur aurkezten dizuedan txostena Arartekoaren lanari dagokio, 2021 ekitaldian zehar.
Hala, jaun-andreok dakizuenez, nire aurrekariaren (Enériz jauna) lanean zehar egindako txostena da. Halaber, berriro ere eskerrak eman nahi dizkiot eskumenen eskualdaketan emandako laguntzagatik, gaur egun aldaketa horrek lan-ildoei ez eragiteko.
Horren bermerik onena da, batik bat, aholkulari-talde bera dudala, eta horietako bi nirekin daude gaur: Sarasíbar jauna, erakundeko aholkularia eta idazkari nagusia eta Monreal andrea, aholkularia eta urteko txostenak egiteko koordinatzailea.
Espero dut biek lagundu ahal izatea jaun-andreok 2021 ekitaldian egindako jarduketaren bati buruzko galdera zehatzak izatekotan, baldin eta nik ezin badut erantzun garai hartan erakunde honen buru ez izateagatik. Nirekin dago kabineteko buru berria, Susana Galilea.
Uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Arartekoak urtero eman behar diola egindako kudeaketari buruzko txostena Nafarroako Parlamentuari, eta txosten hori ohiko bilkura-aldian aurkeztu behar diola erakunde horri.
2021. urteari dagokion txostenaren aurkezpenaren bidez, Konstituzioak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenek babesten dituzten eskubideak eta askatasunak babesteko eta haien babes-maila hobetzeko egindako jarduera nagusien berri ematen dio Nafarroako Arartekoak Nafarroako Parlamentuari.
Uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 37. artikuluak zehazten du urteroko txosten horren edukia: kexa-kopurua eta kexa-motak; ezetsitako kexa-kopurua eta ‑motak, eta haien kausak; ikertu diren gaiak eta ikerketa horien emaitzak; erakundeak emandako oharpenak, iradokizunak, gogorarazpenak edo gomendioak (administrazioak zein onartu dituen adierazita); eta erakundearen aurrekontuaren likidazioa jasoko duen eranskina.
Hala, egoki baderitzozue, eta denbora mugatua dugunez, txostenaren laburpena azalduko dizuet. Txosten horiek banatzeko eskatu dut; izan ere, asmoa da 30 minutu baino gutxiagoan laburtzea Nafarroako Arartekoak 2021eko hilabeteetan zehar egindako lana. Hori guztia ganberako presidenteari apirilaren 27an eman nion 757 orrialdeko dokumentuan jasota dago; ziur nago dokumentua dagoeneko zuen esku jarri duela.
Egiaztatu ahal izan duzuenez, txostenaren edukia 12 kapitulutan banatuta dago, eta, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 37.3 artikuluak xedatzen duena betez, eranskin bat dago, erakundearen aurrekontuaren likidazioa zehazteko.
ERAKUNDEAREN JARDUERAK
20212021ean zehar, erakundeak 3.547 jarduketa egin ditu guztira.
ZiZifra horren barruan honako hauek daude:
Aurreko datuek Nafarroako Arartekoaren jarduera islatzen dute ikuspuntu kuantitatibotik. Hala ere, ikuspuntu kualitatiboa erakundeak Nafarroako administrazio publikoei dagokienez egindako gainbegiratze-lanean oinarritzen da.
GAINBEGIRATZE hori administrazio publikoei buruzko 1.000 ikerketatan islatu da. Horietatik:
Gainbegiratze horregatik, 490 ERABAKI hartu dira, eta erakundeak administrazioari eta beste erakundeei helarazi dizkie, egindako ikerketen eta jarduketen emaitza gisa. Hona hemen banaketa:
Hori guztia administrazioei eta erakundeei ezagutarazi zaie 410 EBAZPENEN bidez, herritarren eskubideen defentsa edo zerbitzu publikoen funtzionamendua hobetzeko xedearekin.
Jarduera horren guztiaren atzean, kexen, kontsulten eta herritarren hobekuntza-proposamenen artean, 2021ean zehar, 6.034 pertsona bertaratu dira erakundera.
Horiei Nafarroako Arartekoarengana jo zuten 4.389 pertsonak gehitu behar zaizkio, change.org plataformaren bidez, Iruñeko Txantrea auzoan gune urdina txertatzeagatik aurkeztutako kexara atxikita (hala, amaierako zenbatekoa 10.423 pertsona izango lirateke).
Aurkeztutako kexen atzean 2.748 pertsona daude, Arartekoaren esku hartzea eskatu dutenak.
Kontsulten atzean, 3.271 pertsonak informazioa eskatu diote euren eskubideei buruz, horiek baliatzeko modurik onenari buruz edo informazioa lortzeko administrazio-jardueraren legezkotasunari buruz.
Eta hobetzeko proposamenen atzean 15 pertsona daude.
2021ean jasotako 1.408 kexen edukiak agerian uzten ditu herritarren ardurak edo atsekabea administrazio publikoekin dituzten harremanei dagokienez. Kopuru hori oso antzekoa da 2020an erregistratuarekin, hau da, 1.416 kexa.
Ikus daitekeenez, eskaera egonkor mantendu da pandemia-urte hauetan.
KEXEN SAILKAPENA GAIAREN ARABERA
Kexen gaien araberako sailkapenari dagokionez, esan behar da 2021ean COVID-19a berezko kategoria gisa uzteko erabakia hartu dela, arrazoi horrengatik jasotako kexa kopuru handia dela eta.
IIzan ere, kexa gehien bildu dituen gaia izan da (200 guztira); hala ere, kopurua iazkoa baino txikiagoa izan da (ia 300).
200 kexa horien edukiari dagokionez, aipatu behar da nabarmen aldatu dela. 2020an, adibidez, honako gai hauetan oinarritzen ziren: egoitzetan, zirkulazio librean, jardueren murrizketan, etab. 2021ean, berriz, txertaketan (42 kexa), ziurtagiri digitalean (24), zigorretan (21) eta konpentsazio-laguntzetan (9) oinarritu ziren, besteak beste. Egonkor mantendu dena Administrazioko aurrez aurreko arretaren falta izan da, eta gorabeherak hasi dira Gizarte Segurantzan eta Atzerritartasunean; horregatik, gorabeherok arduratuta aztertzen ari gara hilabete hauetan.
COVIDaren ostean, handienetik txikienera, hona hemen 2021ean herritarren partetik kexa gehien jaso dituzten gaiak: hezkuntza (128), gizarte-ongizatea (118), enplegu publikorako sarbidea (86), etxebizitza (83), trafikoa eta bide-segurtasuna (79), ogasuna (74), funtzio publikoa (73), osasuna (73) eta ingurumena (63).
Hezkuntzarekin lotutako 128 kexei dagokienez:
Gizarte-ongizateko 118 kexen artean, hona hemen aipatu beharrekoak:
86 kexa egon ziren enplegu publikorako sarbideari lotuta. Horien artean daude enplegu publikoa berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-baldintzetan lortu nahi duten herritarrek aurkeztutakoak.
Horietako gehienak Foru Administrazioan oinarritzen dira; zehazki, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuan; Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuan; Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan edo Hezkuntza Departamentuan.
Bosgarren postuan, kexei dagokienez, etxebizitza dago, eta 83 kexa jaso ditu. Horien artean, honako hauek nabarmendu ahal dira:
Departamentuak eskasia hori aitortu du, eta, era berean, alokairuko etxebizitza sozialen parkea handitzeko ematen ari diren pausoak nabarmendu ditu.
Trafikoa eta bide-segurtasunari dagokionez, 79 kexa erregistratu ziren:
Zazpigarrenez, ogasuna dago, eta 74 kexa jaso zituen.
Funtzio publikoari dagokionez, 73 kexa erregistratu ziren:
Osasuna izan da kexa gehien jaso dituen bederatzigarren gaia, eta, guztira, 73 jaso ditu.
Azkenik, kexa gehien jaso zituzten gaien artean, ingurumena da azkena, 63 kexa jaso ostean.
Kudeatutako kexa guztietatik, % 82 izapiderako onetsi ziren, kexak aurkeztu zituzten pertsonek azaldutako gaia aztertzeko xedearekin.
Izapide-prozedurarako onetsi ostean, erakundeak guztira 965 kexa aztertu zituen 2021ean. Halaber, martxan jarri zenetik Arartekoak ikerketa gehien egin dituen urtea izan da.
Zegokion ikerketa egin ostean, kexa jarri zuten pertsonen arrazoia aztertu zen, osorik edo partzialki, 696 kasutan (% 72,1).
HARTZAILEAK ETA BITARTEKOAK
Kexen hartzaile izan diren administrazio publikoak aztertzera igarota, honako hau ikusi dugu:
Nafarroaren Arartekoari kexak aurkezteko pertsonek erabilitako bitartekoei dagokienez.
Nabarmendu behar 2021ean erakundeak Nafarroako Arartekoaren webgunea berritu zuela, herritarrek ematen dituen zerbitzuei buruz informazio hobea izateko; informazio hori herritarrei hurbiltzeko eta kexak aurkezten dituztenen, kontsultak egiten dituztenen, bitartekaritza eskatzen dutenen edo Arartekoaren zereginak hobeto ezagutu nahi dituztenen online sarbidea errazteko.
Hortaz, erakundeak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu digitalizazioaren bidean, hiritarrekin bat, baina kontuan hartu beharreko eten digitala ez dugu alde batera uzten.
Horregatik Arartekoak aurrez aurreko arreta eskaini behar du; izan ere, batzuetan eten horrek kaltetutako pertsonek Administrazioan dagoen aurrez aurreko arreta faltagatik kexak aurkezteko balio du. Arartekoaren bulegoetan 300 kexa baino gehiago kudeatu dira.
EBAZPENAK
Kexei dagokienez, Nafarroako Arartekoak 396 ebazpen eman zituen:
Etxebizitza arloan egin ziren gomendio, gogorarazpen eta iradokizun gehien. Gainerakoak honako hauek izan ziren, ordenean: Covid-19, gizarte-ongizatea, funtzio publikoa, hezkuntza, trafikoa eta enplegu publikorako sarbidea. Ingurunea ere azpimarratu dezakegu, diruzaintza eta osasunaren aurretik.
Txostenaren egikaritze-laburpenean hainbat gomendapen eta iradokizun biltzen dira, baina ez ditut aipatuko, adierazitako denbora tartean bukatzeko. Horietako bakoitzean Q21 erreferentzia agertzen da, dagokion kexa-zenbakiarekin batera.
ONARPEN-MAILA
Nafarroako Arartekoak igorritako ebazpenen onarpen‑maila administrazio-publikoen aldetik, kexen ebazpenaren aldetik, % 52,3koa izan zen.
Zifra horri gehitu behar zaio Administrazioak bere jokabidea zuzendu zuen kasuen ehunekoa erakundeak ebazpena igorri baino lehen; hots, kexaren ikerketa abiarazi zenean gertatutakoa, eta, hortaz, pertsonaren eskaera bete zen.
Hala gertatu zen 229 espedientetan. Kopuru hori kontuan hartzen badugu, Nafarroako Arartekoaren jarduerekiko Administrazio publikoen onarpen eta ebazpen maila % 68,96koa izan zen.
Honako hauek izan ziren Nafarroako Arartekoaren ebazpenak gehien onartu zituzten administrazio publikoak:
LANKIDETZA-PIZGARRIAK
Jaun-andreok gogoratuko duzuenez, 2021eko urriaren 1ean Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Foru Legearen 29 bis artikulua indarrean sartu zen. Artikulu horrek Administrazio edo erakunde arduradunei 1.500 euroko hertsapen-isunak jartzeko aukera eman zuen, hainbat eskaera egin ondoren, ez badute eskatutako informazioa edo dokumentazioa ematen, edo ez badiete ebazpenei erantzuten, herritarren eskubideak babestea ardura den erakunde honen gainbegiratze-funtzioa kaltetuz.
Jakinarazi behar dut 2021 urtea bitartean Nafarroako Arartekoak hertsapen-isuna jartzeko prozedurari hasiera emateko hiru ebazpen eman zituen, honako administrazio hauei, informazioa edo aginduzko erantzuna ematen ez bazuten, 10 egun-balioduneko epe berrian:
Ebazpen horiek eta gero, aipatutako administrazioek lege-betebeharrak bete zituzten aipatutako epearen barruan; hortaz, ez zen hertsapen-isunik jarri.
Lege-betekizunen gomendio, iradokizun edo gogorarazpen erantzuna emateko edo informazioa bidaltzeko gehiegi atzeratu ziren administrazio publikoak (gutxienez 4 idatzi behar izan zituzten), honako hauek izan ziren:
Guztira 6 administrazio atzeratu ziren elkarlanean aritzeko, aurreko urteetako zifra baino nabarmen txikiagoa.
OFIZIOZKO JARDUKETAK
Halaber, 2021 urtea bitartean, erakundeak ofiziozko 18 jarduketa hasi zituen, eta guztira 22 kudeatu zituen, urtearen amaieran izapidetzen ari ziren 4ak kontuan hartuta.
Nafarroako Arartekoaren ustez, kontuan izanik egokitasun-irizpideak, hasierako fasean ikerketa bat edo erakundearen iritzi-emate bat behar zuten gertakariak ziren, iradokizun baten bidez edo Gorte Nagusietako Herriaren Defendatzaileari bere eskumen-esparruan esku har zezan eginiko eskaera baten bitartez.
Ofiziozko jarduketetatik, bost gizarte-ongizateari buruzkoak izan ziren. Besteak beste, honako gai hauek jorratu ziren: errenta bermatua audientziarik gabe amaitzea edo Kanarietatik etorritako adingabe atzerritarrak hartzea.
Beste 4 jarduketa herritarren segurtasunari lotuta, 2 inguruneari lotuta, eta gainerakoak honako gai hauei lotuta: atzerritarren bulegoan hitzordua lortzeko atzerapenak, egitatezko harrerengatiko PFEZren kenkariak, NA-121A errepidea hobetzea, bikoterik gabeko emakumeei in vitro ernalketa ukatzea, Frantziako sei mugako pasabide, Aranguren Fundazioko eraikin zaharraren utzikeria eta egoera txarra edo etxebizitza bermatzeko neurri falta.
Kudeatutako ofiziozko 12 jarduketetan, 8 ebazpen eman ziren, zegozkien gomendio, legezko betebeharren gogorarazpen 1, 3 iradokizun eta beste 3 arau-iradokizun.
Administrazio publikoek 8 onartu zituzten eta 4 ukatu zituzten. Horrenbestez, Nafarroako Arartekoak ofiziozko jarduketei lotuta emandako ebazpenen onarpen-maila % 66,66koa izan zen.
HAURREN ETA NERABEEN EGOERA
Aurreko urteetan bezala, 2021Ean erakundeak aztertu egin zuen Nafarroako haurren eta nerabeen egoera.
Kontua ez da balorazio orokor edo soziologiko bat egitea, legediak Nafarroako administrazio publikoei ezarritako betebeharrak betetzen diren ikustea baizik (zehazki, 15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa).
2021 urteko datu nagusiek azken urteko joerari jarraipena ematen diote, jarduera eta arreta adierazleen hazkundeari dagokionez.
Zentzu horretan, adibidez, azken hamar urteko tarte kontuan hartzen badugu (2011-2021), artatutako adin txikikoen kopurua % 100 baino gehiago hazi da. Halaber, adierazleek gora egin duten nabarmen zaintza-egoeran dauden adingabeen edo tutoretzapeko adingabeen kasuan.
Berriro ere ikus dezakegu zaila dela legez lehenestea familia hartzea adingabea barnetegian edo erakundeetan hartzea baino; izan ere, azkeneko aukera % 60koa da. Azkeneko urteotan egonkortu den problematika da, eta egokia litzateke lehengoratzeko neurriak hartzea.
Bestalde, 2019an inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren etorrera eta arreta babesteko sisteman eragina handia izan zen, eta arreta hori gauzatzeko baliabide espezifiko ugari gaitu ziren. 2020an eta 2021ean adin txikiko horien presentzia egonkortu da, eta, babestu beharreko fasea denez, arreta sistemako baliabide arrunten bidez egingo da.
Aurreko urteetan egin bezala, erakundeak hainbat iradokizun plazaratzen ditu, orokorrean, esku hartzea honako kontu hauetara bideratzeko: arrisku-egoeren prebentziorako eta arreta goiztiarreko jarduketak, horretarako jardun behar duten eragileak modu egokian koordinatu eta hornitu eta babesgabezia‑egoerak eta familia-nukleotik bereizte-egoerak saihestea.
Adingabeen instituzionalizazio kasuak murriztea du helburu, eta, hortaz, familia hartze egoerak areagotu nahi dira, baina horretarako neurri eraginkorragoak behar dira.
HOBETZEKO PROPOSAMENAK ETA ARAU-IRADOKIZUNAK
2008az geroztik, Arartekoa herritarren parte hartzea sustatzen ari da zerbitzu publikoen hobekuntzan. Zerbitzu horiek hobetzeko proposamenak egitera animatzen ditu, kasu batzuetan araua aldatzeko proposamen bihur daitezkeenak.
Gainera, proposamen horiek administrazio publiko eskudunari edo Gorte Nagusietako Herriaren Defendatzaileari (gaia Estatuari badagokio) igortzen dizkio, eta, arrazoizkotzat joz gero, erakunde horien aurrean defendatzen ditu.
2021ean hobetzeko 15 proposamen aurkeztu ziren eta 2020an egiteke geratu ziren beste 2 kudeatu ziren. Horietatik 2 ez ziren jakitera eman, asmoa ez zelako zehatza, eta 1 Gorte Nagusietako Herriaren Defendatzaileari helarazi zitzaion. Gainerako 14etatik 6 zuzenean onartu ziren, beste 6 ez ziren onartu. Beste 2k bi iradokizun sortu zituzten (horietako bat arautzailea), eta administrazioak bat onartu zuen, eta bestea ez.
Arau-iradokizunei dagokionez, 2021ean Arartekoak guztira 10 sortu zituen, eta Txosten osoan aurkitu daitezke.
KONTSULTAK
Nafarroako Arartekoaren jardunaren zati oso garrantzitsua kontsultak dira.
Batzuetan Arartekoari zuzentzen zaizkion pertsonen xedea ez da kexa aurkeztea, informazioa eskatzea baizik: nora jo, zein administrazio den eskuduna gai bakoitzean, nola jokatu dezaketen egoera jakin batean, zer eskubide dituzten, etab. Hortaz, laguntza eman eta haien beharren araberako orientazioa jasotzen dute, laguntza eta informazioaren bidez.
2019an, Arartekoaren herritarrentzako arreta bulegoak 1.923 kontsulta erregistratu zituen. 2020an 1.740 izan ziren.
Gizarte-ongizate arloko kontsultak nagusitu ziren. Oro har, honako azpigai hauei buruz egin ziren kontsulta gehien: pobrezia eta gizarte-bazterketa eta horren barnean dira bermatutako errentarekin, adingabeen eta desgaitasuna duten pertsonen babesarekin lotura duten arretak.
COVID-19aren arloko kontsulta gehien mugikortasun-murrizketen inguruko arau-hauste larriengatik herritarrei ezarritako zehapenei, eta Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.6 artikulua aplikatzeari buruzkoak izan ziren, herritarrek neurriz kanpokotzat jotzen baitzuten jokabidea “agintaritzari eta haren agenteei desobeditzea” gisa kalifikatzea. Beste kontsulta batzuk txertatzeari lotutakoak ziren, bereziki kolektibo batzuk beste batzuk baino lehen sartzea eta hitzordua eskatzeko zailtasunei buruzkoa.
Kontsulta asko egon ziren gai hauei buruzkoak: osasun-zentroekin telefono bidez harremanetan jartzeko zailtasuna, aztarnarien jarduera, Covid-19 ziurtagiri digitala ezartzea eta ziurtagiria lortzeko PCR proba bidez gaixotasuna antzematearen arrazoiak, eta ez antigeno-testaren bidez.
Etxebizitzari dagokionez, honako gai hauei buruzko kontsultak aurkeztu ziren: etxebizitzarako sarbidea eskuratzeko zailtasuna; babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko prozesuak eta horietara sarbidea izateko laguntza; babes ofizialeko etxebizitzetan dauden eraikuntza akatsak; auzokoekiko bizikidetza-arazoak; etxebizitzak uzteko eta etxegabetze eskakizunak eta bizigarritasun-zedula; osasun-krisian alokairu kontratuak deuseztatzea; etxebizitzen nahitaezko kaleratzeak eteteko edo luzatzeko aukera; eta igogailuetan ezarritako protokoloa, kutsatzea saihesteko.
Covid-19ak eragindako ekonomia-galerak konpentsatzeko laguntzei dagokienez, honako kontsulta hauek egin ziren: laguntzak emateko atzerapena eta hainbat sektore barne ez hartzea; ABEEEak ukatzea edo atzeratzea, edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) bulegoetan hitzordua izateko atzerapena; Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren bulegoetan hainbat pentsio izapidetzeko aurrez aurreko laguntzarako hitzordua atzeratzea, eta erakunde horrekin telefono bidez harremanetan jartzeko zailtasuna.
Ostalaritza-sektorean baimendutako terrazen inguruan galdegin zen, eta modu osoan edo partzialki zerbitzua eman ez den tarteetan hondakinen-tasaren zati proportzionala itzultzeari buruz. Hezkuntzari dagokionez, honako hauek nagusitu ziren: alde batetik, ikastetxeetan Covid‑19aren aurkako segurtasun eta prebentzio neurrien inguruko kezka, eta horrek familien osasunarengan izan zitekeen eragina, eta, bestetik, ikastetxe horietan edo dendetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izatea.
Azkenik, beste kontsulta bat aipatu behar dugu: Atzerritarren Bulegoan hainbat izapide egiteko atzerapena, gaur egun bezala, izapidetzeen atzerapena nabaria baita.
AURKEZPENAK, BITARTEKARITZA ETA GARDENTASUN-KONTSEILUA
Aipatu dugun bezala, 2021ean Nafarroako Arartekoa 5 aldiz egon zen Nafarroako Parlamentuan. Ez dut zerrenda aipatuko, lekuko izan zinetelako, jaun/andreak.
Bitartekaritzari dagokionez, Arartekoak “bitartekaritza zerbitzua” izeneko eremu funtzionala abian jarri zuen, Nafarroako Bitartekaritza Elkartearekin (ANAME) lankidetzan. Aholkulari bat arduratzen da eremua kudeatzeaz, barne-funtzionamendu protokolo bati esker eta webguneko eskaera-inprimakiaren bidez.
Guztira 11 espediente hasi ziren, baina oso gutxik egin zuten aurrera nabarmenki, eta gaur egun hitzarmena berrikusten ari gara, beste urte baterako luzatzeko. Hilaren 27an, zerbitzuaren aholkularia Ganberan egongo da eta horri buruzko xehetasun gehiago emango ditu.
Bestalde, Arartekoak Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren 10 saiotan parte hartu zuen. Kontseilua Foru Erkidegoko organoa da, informazio publikorako herritarren sarbidea bermatzen duena, eta Kontseiluak hartutako 19 akordioren txostengilea izan da.
Hemen bukatzen da 2021eko jardueren laburpena.
Zure esanetara naukazue esku‑hartzeen txandarako.
Mila esker zuen arretagatik, muchas gracias.
Partekatu edukia