Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.
Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2023ko azaroaren 14an argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.
Bekak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.
Interesdunek azaroaren 15etik 29ra arte, biak barne, dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.es helbidera bidaliz.
Partekatu edukia