Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo de Navarra convoca una beca de formación, de duración anual, para personas con grado en Derecho

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, Zuzenbideko gradua duten pertsonentzat

2022 azaroa 02

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2022ko azaroaren 2an argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.

Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.

Interesdunek azaroaren 3tik azaroaren 22ra arte, biak barne, dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.es helbidera bidaliz.


Deskargatzeko fitxategiak

Deialdiaren oinarriak (271 KB)

Instantzia (170 KB)

Partekatu edukia