Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskeraren ezagutzaren baldintzarekin (B2 maila edo baliokidea), Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.
Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2024ko maiatzaren 9an argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.
Bekak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.
Interesdunek maiatzaren 10etik maiatzaren 29ra arte, biak barne, dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez ción info@defensornavarra.es helbidera bidaliz.
Partekatu edukia