Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskeraren ezagutzaren baldintzarekin (B2 maila edo baliokidea), Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.
Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2023ko ekainaren 23a argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.
Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.
Interesdunek ekainaren 24tik uztailaren 13ra arte, biak barne, dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.es helbidera bidaliz.
Partekatu edukia