Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskararen ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua duten pertsonentzat.

2021 ekaina 10

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskeraren ezagutzaren baldintzarekin (B2 maila edo baliokidea), Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2021eko ekainaren 10ean argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.

Deialdiaren helburua da Zuzenbideko gradua dutenentzat prestakuntza juridikoa bultzatzea, instituzioan herritarren eskubideak babesteko eta hobetzeko egiten diren jarduerak zuzenean ezagutu ditzaten

Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.

Deialdira aurkezten diren pertsonek espainiar nazionalitatea izan behar dute, gutxienez deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik Nafarroan bizitokia izatea eta Zuzenbideko titulua azken hiru urtetan lortu izana.

Interesdunek ekainaren 11tik ekainaren 30a arte, biak barne, dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.com helbidera bidaliz.

DEIALDIAREN OINARRIAK

INSTANTZIA

Partekatu edukia