Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak urtebeteko bi prestakuntza-beka onetsi ditu, Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoko instituzioan aritzeko.
Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2020ko urriaren 2an argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.
Deialdiaren helburua da Zuzenbideko gradua dutenentzat prestakuntza juridikoa bultzatzea, instituzioan herritarren eskubideak babesteko eta hobetzeko egiten diren jarduerak zuzenean ezagutu ditzaten
Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.
Deialdira aurkezten diren pertsonek espainiar nazionalitatea izan behar dute, gutxienez deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik Nafarroan bizitokia izatea eta Zuzenbideko titulua azken hiru urtetan lortu izana.
Interesdunek urriaren 3tik urriaren 22ra arte doan epean, bi egun horiek barne, aurkeztu beharko dute instantzia eta eskatutako dokumentuak, Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.com helbidera bidaliz.
Partekatu edukia