Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak parte hartuko du Bruselan egingo den Europako Herriaren Defendatzaileen Sarearen mintegian.

2016 ekaina 13

Nafarroako Arartekoak Europar Batasunak bizi dituen gai garrantzitsuen inguruko maila goreneko mintegi batean hartuko du parte, estatuko administrazioekin batera. Ekitaldia Bruselan izango da, ekainaren 13an eta 14an, eta bertan lehenengo aldiz bilduko dira Europa guztiko nazio zein lurraldeetako herriaren defendatzaileak, diputatuak, EBko funtzionarioak, erakundeak eta bestelako parte hartzaile interesdunak.

Jardunaldi horietan Europak errefuxiatuen krisiari emandako erantzuna eta zuzenbide estatuaren erronkak aztertuko dira; baita EBko erakundeetako presio-taldeen eta batasuneko estatuen gardentasuna ere.

Nafarroako Arartekoaz gain, eztabaidetan parte hartuko dutenen artean daude Espainiatik joandako Gorte Nagusietako Herriaren Defendatzailea, Soledad Becerril; Galiziako Valedora do Pobo, Milagros María Otero Parga; Euskadiko Arartekoa, Manuel Lezertua Rodríguez; Síndic de Greuges de la Comunitat Valenciana, Carlos Morenilla; Justicia de Aragón, García Vicente eta Rafael Ribó, Síndic de Greuges de Catalunya.

Partekatu edukia