Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak, Francisco Javier Enériz Olaecheak, Ezintasunen bat duten pertsonen autonomia eta integrazioa izeneko ikastaroan parte hartu zuen joan den azaroaren 28an. Ikastaro hori Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Unibertsitate-Gizarte fundazioak antolatu zuten eta erakunde horretako ikasgelategian egin zen.
Nafarroako Arartekoak ordezkatzen duen erakundeari buruz hitz egin zuen, ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak babesteko erreakzio-neurri gisa eta eskubide horiek gauzatzeko epaiz kanpoko berme gisa. Modu berean, ezintasunei eta pertsonen eskubideei lotuta, herritarren eskutik jasotako kexa, ofiziozko jarduera eta proposamen nagusiak aipatu zituen.
Esteka honetan bere azalpena laburbiltzen duten diapositibak ikus daitezke.
Partekatu edukia