Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo de Navarra acompaña a las personas con sordoceguera de Navarra en su Día Internacional

Nafarroako Arartekoak Nafarroako gor-itsutasuna duten pertsonei laguntzen die bere Nazioarteko Egunean

2024 ekaina 21

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, ONCEren Nafarroako Ordezkaritzak Gor-itsutasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu zuen jardunaldian parte hartu zuen. Gaur egun, ONCEko 3.200 afiliatu baino gehiago gor-itsuak dira, eta, beraz, horiei arreta ematea lehentasunezkoa da aipatutako erakundearentzat. Foru Komunitateko 11 profesionalek osatutako sare bat arduratzen da lan horretaz.

Patxi Verak bere hitzaldian nabarmendu zuen Nafarroako Arartekoa pertsona guztien eskubideak defendatzeko zerbitzua ematen duen erakundea dela. Ildo horretan, gogorarazi zuen iaz eta lehen aldiz erakundeak jasotako kexak "zeharkako gaien" arabera aztertu zituela. Hala, desgaitasunari eta mendekotasunari buruzko 126 kexa jaso zituzten; horietatik 2 itsuei buruzkoak ziren, eta 6 gorrei buruzkoak. Horregatik, Verak gonbita egin zien gor-itsuei beren eskaerak helaraz zitzaten.

Partekatu edukia