Partekatu edukia
Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako arartekoak Soledad Becerril Estatuko Herriaren defendatzaileari eskatu dio Osasun Ministerioari eskatzeko diru-sarrera ekonomikorik ez duten edo lanbide arteko gutxieneko soldatatik (645,30 euro hilean) beherako diru-sarrerak dituzten pertsona guztiak koordainketa farmazeutikotik salbuestea.
Nafarroako arartekoak gogorarazi du Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak prestazio farmazeutikoan aldaketa handiak ekarri zituela, horretarako medikamentu eta produktu sanitarioen garantiei eta erabilera arrazionalari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 Legea aldatu zuela.
Gaixoen ekarpen ekonomikoei dagokienez, aldaketa garrantzitsuena prestazio farmazeutiko anbulatorioaren “koordainketa”rako sistema berria da.
Sistema horren arabera, gaixo guztiek egin behar duten ekarpena haren errenta-mailaren (PFEZko aitorpenaren likidazio-oinarri orokorrari dagokion laukian idatzitako diru-kopurua) araberakoa izango da, honako portzentaje orokor hauei jarraiki:
Iraupen luzeko tratamenduak dituzten pentsiodunei dagokienez, portzentaje horiek ekarpenerako gehieneko muga batzuk izango dituzte: 8 euro hilean, pentsiodunaren errenta 18.000 eurotik beherakoa bada; 18 euro hilean, pentsiodunaren errenta 18.000 eurokoa edo hortik gorakoa eta 100.000 eurotik beherakoa bada; eta 60 euro hilean, pentsiodunaren errenta 100.000 eurotik gorakoa bada.
Hala ere, muga horiek gaixo kronikoak diren pentsiodunen onurarako dira bakarrik, eta, beraz, ez zaizkie aplikatzen, pentsiodunak ez diren arren, diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera txiki-txikiak dituzten eta sendagaiak behar dituzten pertsonei.
Nafarroako arartekoak gogorarazi du honako pertsona hauek baino ez daudela koordainketa farmazeutikotik salbuetsita:
Nafarroako arartekoak jakin eta egiaztatu egin du diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera txiki-txikiak dituzten eta salbuespenari edo koordainketa farmazeutikoaren gehieneko mugei buruz aurretik aipatu diren kasuetan ez dauden pertsonek diru-sarrera urrien gainean ahalegin ekonomikoa egitea ala sendagaiak hartzeari uztea hautatu behar dutela. Gaixo asko azken aukera horren alde egiten ari dira, nahiz eta haien osasunerako zein osasun sistema publikorako arrisku handiak ekarri. Izan ere, osasun sistemak pertsona horiek zaindu behar ditu, haien osasun arazoa larriagotu eta gero.
Horregatik, uste du, diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera txiki-txikiak dituzten eta sendagaien prezioaren % 40 ordaindu behar duten pertsonei dagokienez, karga ekonomiko horrek osasuna babesteko duten konstituzio eskubidea zein osotasun fisikorako eskubidea urra ditzakeela.
Javier Enérizek uste du ez direla bateragarriak Konstituzioaren 1. artikuluak aldarrikatzen duen estatu soziala eta diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera txiki-txikiak dituzten pertsonentzat koordainketa farmazeutikoa oztopo gaindiezina izatea, haien osotasun fisikorako eskubidea eraginkortasunez gauzatzea eragozten diena. Hori dela eta, diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera txiki-txikiak dituzten pertsona horiek koordainketa farmazeutikotik salbuesteko eskatu du.
Partekatu edukia