Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak lan-jardunaldi bat antolatu du herriaren defendatzaileek ospitaleko larrialdiei buruzko baterako azterlana egiteko.

2014 urria 01

Nafarroako Arartekoak ospitaleko larrialdiei buruzko lan-jardunaldi bat antolatu du. Bertan, herriaren defentsa erakundeetako hainbat arduradunek antolatutako eztabaidetan parte hartuko dute, sektoreko adituekin batera, erakunde deitzaileek jaso eta aztertu dituzten asegabetasun- edo kexa-arrazoi nagusiak aztertzeko. Informazio hori osasun arloko profesionalekin izandako kontsulten bidez osatu da. Eztabaidok Iruñeko Tres Reyes hotelean izango dira gaur, egun osoan.

Haien jarduera hasi zenetik, herriaren defendatzaileek arreta berezia jarri dute larrialdietako zerbitzuetan, bereziki gaixoen eskubideen onarpenean eta babesean ardazten den jarduketa-esparru orokor batean.

1989an, Herriaren Defendatzaileak osasun-sistema publikoko larrialdietako zerbitzuei buruzko txosten monografiko bat egin zuen. Herri-administrazioari zuzendutako gomendioak abian jartzeak inbertitzeko eta larrialdietako aldeen egitura (bai materiala bai giza baliabideena) indartzeko programa bereziak garatzea ekarri zuen.

Herritarren eskubideak defendatzeko funtsezko eginkizunaren testuinguruan, herriaren defendatzaileek ospitaleko larrialdietako zerbitzuei buruzko baterako azterlan bat egitea erabaki zuten.

Zerbitzu horien garapen-maila eta Osasun Sistema Nazional osoan izan duten bilakaera aintzat hartuta, azterlan hori gaixoen eskubideen eta bermeen aplikazio praktikoan ardaztea erabaki zen. Proposatutako hiru helburu orokorrek honetan jartzen dute arreta:

  • Larrialdiko osasun laguntzan dauden eskubideak eta bermeak eta horiek aplikatzeko estandarrak identifikatzea.

  • Egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako arreta bereziki aintzat hartzea.

  • Herritarren erreklamazioak eta iradokizunak, zerbitzuaren barometro gisa eta hobetzeko tresna gisa.

Herriaren defendatzaileen ospitaleko larrialdiei buruzko baterako azterlana programatu diren hiru jardunaldietako eztabaiden bitartez garatuko da. Jardunaldiok azterlanaren arloko talde esanguratsuenetako ordezkariei dei egin diete:

Gaixoak; Madrilen egin da, 2014ko irailaren 16an, Herriaren Defendatzailearen egoitzan.

Profesionalak; Iruñean egin da, gaur, 2014ko urriaren 1ean, Nafarroako Arartekoak gonbidatuta.

Kudeatzaileak; Sevillan egingo da, 2014ko urriaren 20an, Andaluziako Herriaren Defendatzaileak antolatuta.

Partekatu edukia