Partekatu edukia
Nafarroako Ararteko Javier Enériz Olaecheak atzo txosten berezi bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuko Foru Araubideko Batzordean, honako izenburuaren pean: “Ikasle immigranteak integratzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan”.
Txosten hori NUPek eginiko azterlan batean oinarrituta egin da, eta haren xedea izan da honakoak jakitea, besteak beste: nola hautematen duten ikasleek –atzerritarrek zein bertakoek– hezkuntza-integrazioko prozesua; zein zailtasun eta laguntza aurkitzen dituzten; irakasleek eta hezitzaileek zer iritzi duten; familiek nolako jarrera duten, eta balizko gatazken identifikazioa. Txostenean, egoerari buruzko diagnosia egin ondoren, iradokizunak eta proposamenak eskaintzen zaizkie administrazio publikoei, arlo horretako politika publikoak hobetzen laguntze aldera.
Txostena jaisteko, egizu “klik” hurrengo estekan: Ikasle immigranteen derrigorrezko bigarren hezkuntzan integratzea.
Partekatu edukia