Partekatu edukia
Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak Iruñeko Udalari herritarren proposamen bat helarazi dio, etxebizitzen eraikinetako etxabeetan izaten den aisialdiko jarduera erregulatzeko beharrari buruz. Izan ere, zaratak direla eta, erregulazio baten bidez ordu-muga batzuk ezarri beharko lirateke, bizilagunen atsedenaldia bermatzeko.
Herritarren proposamenak, erakunde honetan joan den apirilaren 9an aurkeztutakoak, iradokitzen du etxabe horien jarduera halako moduan erregulatu beharko litzatekeela, non herritarrek zaratarik gabeko ingurumen baterako duten eskubidea errespetatuko baita. Helburu hori lortzeko bidean, toki entitateek funtsezko toki bat betetzen dute, eta horixe ondoriozta daiteke Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legean eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean jasotako eskumenetatik.
Hori dela eta, aurkezturiko proposamenean planteatzen da udal ordenantza baten bidez etxabe horien jarduera arautu dadin, eta arau horretan ordu-muga batzuk ezar daitezen, zaratei dagokienez, bizilagunei eragozpenik ez eragiteko eta atsedenaldirako duten eskubidea bermatzeko.
Partekatu edukia