Partekatu edukia
Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak iradoki dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari –gizarte gaien eta kontsumoaren arloan eskuduna baita– behar diren jarduerak egin ditzan, GIB/HIESa duten pertsonak babestearen arloan lan egiten duten elkarteekin batera, egiazki egiazta ahal dadin aseguru konpainiek benetan pertsona horien aurkako jokabide baztertzaileak erabiltzen dituzten.
Enérizek aipatu departamentuari iradoki dio, halaber, horrelako jokabideak egon badaudela egiaztatuz gero, behar diren tresnak jarri beharko direla abian haiek deuseztatzeko, hain zuzen ere GIB/HIESa duten pertsonek bizitza- eta osasun-aseguru pribatuak eskuratzeko daukaten eskubidea bermatze aldera.
Iradokizun hori heldu da HIESaren aurkako Nafarroako Batzordeak Nafarroako Arartekoari helarazitako informazioaren ondorioz. Izan ere, batzorde horretako zenbait ordezkarik Arartekoari adierazi zioten osasun- eta bizitza-aseguru pribatuetako baldintza orokorretan jokabide orokorra izaten dela polizatik kanpo uztea GIB/HIESa duten pertsonak.
HIESaren aurkako Nafarroako Batzordeak uste du GIB/HIESa duten pertsonak kanpo uzte hori guztiz baztertzailea dela osasuna babestearen ikuspuntutik, osasun aseguruen kasuan, eta atzematen du ondorio oso negatiboak dauzkala, bai arlo sozialean bai lan arloan ere, gaixotasun hori daukaten pertsonentzat zein birusaren eramaileak direnentzat.
Bizitza-aseguruen kasuan –gehitzen du batzorde horrek–, konpainiek beren polizetan GIB/HIESa duten pertsonei estaldurarik ez emateak berekin dakar gaixotasuna duten pertsonek hipoteka-kredituak ezin hartzea, eta hori, bere aldetik, gaixo horiek gizartean isolaturik gerarazten laguntzen duen beste faktore bat da.
Partekatu edukia