Partekatu edukia
Genero indarkeria: gelditzen ez den gaitza. Egoeraren eta botere publikoek hasitako neurrien analisia.
Pasa den ostegunean, hilak 25, estatu espainoleko, Andorrako eta Portugaleko herriaren defendatzaileen ordezkari ezberdinak batu ziren Gasteizen egoera eta genero indarkeriaren inguruan botere publikoek hasitako neurriak aztertzeko.
Lanaldia herrialde ezberdinei dagokien datu estatistikoen analisiarekin hasi zen, baita botere publikoetan hautemandako gabezi nagusien eta erantzunen praktika onen analisiarekin ere.
Aurrerago, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria den Bakartxo Tejeriak topaketako parte-hartzaileen ordezkaritza batekin bildu zen.
Gran Hotel Lakuan zeudela, ekitaldia egin zen tokian, Emakundeko idazkari orokorra den Ana Alberdik, EHUko Zigor Zuzenbideko irakaslea eta Maria de Maeztu Forum Feministako kide den Miren Ortubayk, Euskadiko Save the Childreneko ordezkaria den Eva Silvanek eta Gipuzkoako Entzutegiko Lehenengo Saileko magistratua eta Botere Judizialeko Kontseilu Orokorraren Genero Indarkeriaren Behatokiaren Adituen Batzordeko kide den Maria Jose Barbarin Urquiagak (emakumearen aurkako indarkerian espezializatutako saila), mahai-inguru bat egin zuten.
Eztabaida amaitzean, Julia Hernandezek –arartekoaren laguntzailea eta FIOn Emakumearen defentsa sarearen europar eskualdeko kordinatzailea- jardunaldien ondorioak eta ondorengo loturan deskargatu daitezkeen defendatzaileen aitorpen bat aurkeztu zuen.
Partekatu edukia