Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak eta Nafarroako Gobernuak “Izaera pertsonaleko datuen babesa” liburua aurkeztu dute.

2012 urria 10

Nafarroako Arartekoak, Francisco Javier Enériz Olaecheak, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, Gregorio Eguílaz Gogorzak, “Izaera pertsonaleko datuen babesa” liburua aurkeztu dute bulegoaren egoitzan.

Nafarroako Arartekoa erakundeko aholkulari-burua den Juan Luis Beltrán Aguirre ere ekitaldira joan da.

Liburua Javier Enérizek eta Juan Luis Beltránek idatzi dute eta Nafarroako Arartekoa erakundeak editatu du. Nafarroako Gobernuak ere laguntza eman du. 750 ale editatu dira, herri-administrazioetako langile publikoei zein gai horretan interesa duten pertsonei zuzenduak. Xedea eskubide hori zabaltzea eta horren irismenaren eta edukiaren gaineko prestakuntza ematea da.

Partekatu edukia