Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak eta Nafarroako Gobernuak bizkortu egingo dituzte administrazioaren aurka aurkeztutako eskabideen ebazpenak.

2015 urria 14

Nafarroako Arartekoa, Francisco Javier Enériz, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo, atzo goizean bildu ziren Nafarroako Jauregian, bien arteko harremanak areagotzeko eta bi erakundeak modu koordinatuagoan lan egiteko xedez; horrela, hobeto erantzun eta ebatzi ahal izango dira Foru Administrazioaren jardunekin kaltetuta sentitzen diren herritarrek erakundeari helarazten dizkioten kexak eta eskabideak.

Hori erabaki dute Nafarroako Arartekoak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak bileran. Izan ere, Ollo kontseilaria Nafarroako erakunde desberdinetako ordezkariekin ari da biltzen, informazioa trukatzeko eta gai eta esparru komunetan komunikazio eta koordinazio hobea edukitzeko.

Partekatu edukia