Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak erakundearen funtzionamendua azaldu du Giza Eskubideei buruzko master batean

2016 martxoa 18

Nafarroako Arartekoak erakundearen funtzionamendua azaldu du Giza Eskubideei buruzko master batean.

Pasa den martxoaren 15ean Nafarroako Arartekoa den Javier Enérizek Nafarroako Unibertsitateak antolatutako eta Ángel J. Gómez Montorok, unibertsitate horretako Konstituzio Zuzenbideko katedradunak, zuzendutako Giza Eskubideei buruzko masterreko mahai-inguru batean parte hartu zuen-

Nafarroako Arartekoaren mintzaldiaren funtsa berak zuzentzen duen erakundearen osaera eta funtzionamendua azaltzea izan zen. Aurrerago, bere mintzaldiaren osteko mahai-inguruko galderak erantzun zituen.

Ondoren, Nafarroako Arartekoak egindako aurkezpenaren edukia deskargatzeko esteka topatuko duzue.


Deskargatzeko fitxategiak

Nafarroako Arartekoaren aurkezpena (906 KB)

Partekatu edukia