Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak bere kabuz jarduera bat abiatu du Atarrabian gertaturiko haur baten heriotzari buruz.

2009 urria 22

Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak Atarrabiako Udalari jakinarazi dio bere kabuz jarduera bat abiatu duela herri horretan joan den urriaren 9an gertaturiko istripuari buruz. Istripu hartan, haur bat hil zen entzierroaren hesiak kentzeko lanetan ari zen ibilgailu batek harrapatuta.

Atarrabiako Udalari komunikazioa igorri ondoren –eta legeak erakundeari Nafarroako administrazio publikoen eta administrazio-kontrol edo zaintzaren bat duten zerbitzu publikoen jarduna ikuskatzeko esleitutako eginkizunaz behar bezala baliatu ahal izateko–, Arartekoaren erakundeak txosten bat eskatu dio udalari gertatutakoari buruz eta inguruabarrei buruz, bai eta gai horrekin lotuta artxibo administratiboetan izan daitekeen dokumentazioa ere, administrazio publikoak ondare-erantzukizunen bat izan dezakeen egiaztatzeko.

Partekatu edukia