Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak ADMINISTRAZIOA ETA HERRITARRAK: gardentasuna, gobernu ona eta herritarren partaidetza
jardunaldi publikoan parte hartu du. Ekitaldia 10:30ean hasi zen Herri Administrazioaren Nafarroako Erakundean (HANE) eta 14:15era arte luzatu zen.
Jardunaldia Nafarroako Gobernuak antolatu zuen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia nahiz Herritar eta Erakundeetarako Sailaren bitartez. Helburuen artean hurrengoak azpimarra daitezke:
Batetik, lurraldearen ekonomia eta gizarte garapena sustatzeko eta, bestetik, gizartearekin sortu behar diren harremanak eta elkarren arteko konfiantza nahiz taldeko gaietan eta ondasun erkideak defendatzen gizartearen partaidetza eta lankidetza handiagoak zehazteko, XXI. mendean administrazioak izango dituen erronkei buruz hausnarketa-gunea sortzea.
Administrazioa barnean eta kanpoan hobetzeko, baita gizartearekin harremanek nahiz erabakiak hartzeari lotutako eztabaida-eremuak onera egiteko ere, garatzea aurrez ikusiak dituen proiektu bereziak aditzera ematea.
Jardunaldia gobernuko zuzendarientzat, gobernu irekia kudeatzen nahasiak dauden administrazioetako langileentzat eta funtzio publikoko sindikatuentzat, tokiko erakundeetarako, ekonomia eta gizarte eragileentzat (enpresa elkarteak, sindikatuak, enpresa handiak eta ertainak, herritarren elkarteak, elkargo profesionalak, zerbitzu publikoaren aholkulariak, tokiko garapen agentziak, etab.) unibertsitateetarako, alderdi politikoetarako, parlamentarientzat eta abarrentzat da.
Ondoren, Nafarroako Arartekoaren esku hartzea oso-osorik transkribatuko dugu.
Egun on:
Lehenik eta behin, eskerrik asko Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuei, Administrazio eta Herritarrei buruzko Jardunaldi honetarako gonbita atsegina egiteagatik.
Eta, modu berean, eskerrak eman zuek bertaratu zaretelako.
Iritsi zitzaidan gonbidapenaren arabera, Nafarroako Gobernuak legealdi honetan partaidetza formula berrietan sakondu eta arakatu nahi du, bai kanpoko, bai barruko arrazoiengatik. Lehenengoei dagokienez, bere ustez gizartea gero eta indar handiagoz erreklamatzen ari da bere partaidetza. Bigarrenak kontuan hartuta, administrazioaren eta administratuaren artean harremanen kultura berria bilatu nahi du.
Niri eskatutakoaren arabera, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren arloan Nafarroako Administrazioari herritarrek egindako eskeak aztertu behar ditut.
Nire partaidetza gardentasunari, informazio publikoa lortzeko eskubideari eta herritarren partaidetzari buruz denboran zehar pertsona eta elkarteetatik jaso ditugunetan oinarrituko dut. Kasu batzuetan, aipatuko dudana ia hitzez hitzeko idazteko modua da.
Beraz, hiru puntu horiei erreparatuko dizkiet:
Bi web orri erabiltzen dira, bata Nafarroako Gobernuarena eta, bestea, gardentasunerako eta horrek informazioa bilatzea zailtzen du.
Gardentasunari buruzko web orriak informazioa eskaintzen du, baina batzuetan zaila suertatzen da aurkitzea. Horrek atzipen arina zailtzen du.
Web orria (web orriak) sinplifikatu beharko litzateke.
Web orrian ezin daitezke diru-laguntza, hitzarmen eta dokumentu publiko guztiak bere horretan ezagutu. Bakarrik laburpenak daude eta informazioa partziala da. Diru-laguntzei dagokienez, ebazpenaren testua ezin daiteke kontsulta. Halaber, ezin daiteke hitzarmenaren testua lortu.
Bertan daude kexa eta eske gehienak.
Ez onartzeko legezko mugak eta arrazoiak oso ugariak dira. Izan ere, eskea erantzun behar duenak, dirudienez, lehenengo zertan oinarritu bilatzen du informazioa ez eskuratu eta gaitzespenaren bidetik eskea baztertzeko.
Gardentasunari buruzko Foru Legearen legezko mugak murriztu beharko lirateke eta dokumentu publikoak lortzeko Europar Kontseiluaren Hitzarmenari moldatu.
Mugak eta arrazoiak lortzeko eskubidearen barruan oso zorrozki interpretatzen dira foru legeak dionaren kontra.
Herritarrei beste leihatila batzuetara bidaltzen jarraitzen zaie, nahiz eta foru legeak ofizioz informazioa duen unitatera bidali, zein den ezagutzen denean.
Informazioa emateko epeak ez dira betetzen.
Emateko administrazio ebazpenaren eskakizunak prozedura zaildu eta luzatzen du. Bakarrik administrazio ebazpena egon beharko litzateke, zati batean edo oso-osorik ukatzen denean eta zergatia justifikatzeko. Emateko arazorik ez dagoenean, zuzenean eskuratu beharko litzateke.
Prozedurak errazagoa izan beharko luke: posta elektronikoaren bitartez edo zuzenean internet erabiliz, baina ziurtagiri digitalik gabe, ezta herritarrarentzat karga suposatzeko duen bestelakorik gabe ere. Nolanahi ere, gutxieneko identifikazio datuak bete beharko lirateke: izena, abizenak, NANa, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.
Informazioari buruzko eskaera anonimoak onartu beharko lirateke, hirugarrenei eragiten ez dietenean eta orokorra denean. Europar Kontseiluaren Hitzarmenak eske anonimoa ahalbidetzen du.
Jarduera publikoari buruzko galderak onartu beharko lirateke: Zer kostu izan zuen egintzak? Zer egin nahi da?, etab.
Ez da eskatzen den dokumentazio osoa ematen, eskura dagoenean. Eskatzaileak zenbait aldiz eskatu behar du.
Interesduna
denari ere eskatutako informazioa ukatzen zaio. Batzuetan, berriz, zirkuitutik kanpo eskuratzen zaie informazioa beste pertsona batzuei, interesdunari berari ukatzen zaion aldi birean.
Are gehiago, ingurumen-informazioa ukatzen zaie elkarte ekologistei, ikerlariei eta abarri, eskatzeko legitimazioa unibertsala denean.
Halaber, oztopoak daude hirigintza-informazioa eta udalerrikoa eskuratzeko eta ukatu egiten da.
Datu pertsonalen babesa gehiegiz erabiltzen da, informazioa ukatzeko, bereizi
gabe.
Lan-karga alegatuz, eskaera orokorra edo gehiegizkoa dela esanez, etab. erantzuna atzeratzen da.
Organo inpartzial batera jotzeko ahalmena eskatzen da, ukatzen denean berraztertu eta nahitaez informazioa ematea agintzeko, bere ustez ukatzeko arrazoirik ez dagoenean.
Legez kanpoko egungo bermeak, foru legeak xedatzen dituenak, eskubide hori bermatzeko ez dira nahikoak: Informazioa ukatzen badizute, isildu behar duzu edo administrazioarekiko auzietara jo behar duzu, baina ohiz ez da egiten. Portaera hori ez da oso demokratikoa
. Puntu hori konpontzen saiatzeko Nafarroako Gardentasunari buruzko Kontseilua eratu nahi da. Hori egun partaidetzaren fasean dagoen foru legearen aurreproiektuak aurrez ikusten du.
Galduena da. Herritarrek parte hartzeko kulturarik ez dago.
Partaidetza formala edo pasiboa dago, legeriak (batez ere, estatukoak) hirigintza planak, ingurumen egintzak (kasu batzuetan herritarren partaidetza baztertzen da), xedapen batzuk, dokumentu ez-lotesleak, etab. izapidetzeko onartu duenean.
Gardentasunari buruzko Foru Legearen formulak ez dira oso egokiak, konplexuak, burokratikoak eta erregistroetan aldez aurretik inskribatu beharraren ondorioz formalistak izateagatik.
Epaimahaiek, panelek, eztabaida-guneek ez dute funtzionatzen, konplexuak direlako eta erregistroetan inskribatzeko baldintza formalak bete behar direlako.
Halaber, ez du araubidezko ekimenak funtzionatzen. Hobe da parlamentari batengana jotzea eta berak izapide dezala ekimen legegilea edo, bestela, 7.000 sinadurekin maila politikoan sustatzea edo Nafarroako Arartekoari eskatzea eta iradokizuna formula dezan proposatzea.
Arloko Nafarroako Kontseiluek ondo funtzionatzen dute, deialdia egiten denean eta gainerakoen iritzia egiaz entzun nahi denean. Kasu batzuetan ez da deialdirik egiten edo deialdia egiten dela dirudi ala dokumentua bidaliz eta epe jakinean alegazioak aurkeztea eskatuz entzuten zaie.
Zonetan, auzoetan, bizilagunen artean… partaidetza urria da. Auzoetako gizarte eztabaida-guneak bultzatzen ari dira eta ondo funtzionatzen dute gero zerbaitetarako balio badute, emaitza bihurtzen badira eta besterik gabe ez badira bizilagunei entzutera mugatzen. Itxuraz, beldurra dago herritarrekin bilerak egitera. Teknikariak ezkutatzen dira, politikariek itxialdien beldur dira.
Herritarrei kontsulta ez-lotesleak formulatzearen kultura noizean behinerako da, bakarrik udal-eremu zehatzetan gertatzen da, jaien daten aldaketa edo horien luzapenari buruz galdetzeko, kasu batzuetan, berriz, independentziari buruz jakiteko…
Herritarrei eta eragindako eragileei interesatzen zaizkien gai garrantzitsuei buruz ez da zuzenean galdetzen.
Bigarren mailako alderdiei buruz galdetzen da: nora bideratu aurrekontuaren oso zati txikia, gero, batzuetan, oso-osorik gauzatzen ez dena? Etab.
Herritarrek ez parte hartzeagatik gatazka asko sortzen dira eta herritarrek desadostasuna azaltzeko manifestazioetara eta abarrera jotzen date.
Prentsaren bitartez jakiten diren erabakiak hartzen dira, herritar asko haserretu eta matxinatzen da, eraikitzeko elkarrizketa izan ezik, gainerako guztia gertatzen da, hartutako erabakia justifikatzen da, ukatu, zuzendu, berretsi, zehaztu… ere bai, hori guztia denbora errekorrean.
parte hartu-protestatzekohautazko sistemak bilatzen dituzte:
Plataformak, elkarteak, taldeak… sortea.
Elkarteetara, sindikatuetara eta oposizioko alderdietara… jotzea.
Errebindikazio-kontzentrazioak egiten dituzte.
Foruan edo tokian gobernu taldearen kolore ideologikoekiko kontrako prentsa-bitartekoetara jotzen dute.
Arartekoarengana edo Nafarroako Administrazioarekiko Auzi Epaitegira joaten dira eta, gero, prentsan salatzen gute.
Nire iritziz, partaidetza hobetu behar da. Xede horrez, oporraldiak planifikatzen dituenaren modura egin behar da plangintza, hautabide guztiak proposatu behar dira, lehentasuna eman behar zaie, eragindakoei informazioa eskatu ere bai, horiekin eztabaidatu behar da, iritzia ezagutzeko egiazko epea eman behar zaie, alegazioak ahal den neurrian onartzeko zaletasunarekin aztertu behar dira; horiek erantzutea ere ezinbestekoa da, organo kolegiatuekin edo nahasitakoen mahaiarekin eztabaidatu behar dira, eskatzen duten komunikabideei urratsen berri eman behar zaie eta, azkenik, interes orokorrarekiko erabaki egokienak hartu behar dira, gehiengoaren sentimendua kontuan hartuta.
Planifikatu, jakinarazi, entzun, eztabaidatu eta erabakitzeko egiazko kultura hori falta da. Izan ere, beharrezko denbora ezinbestekoa da konbentzitzeko, baina ez irabazteko. Zuzen joan nahi eta, gero, alderraia izateagatik ez da denbora gehiago irabazten.
Suitzako edo Ipar Amerikako Estatu batzuetako kultura demokratikoa falta zaigu. Horietan egiaz kontsultatzen zaie herritarrei gai askori buruz edo, bestela, ekimen legegileak, are gehiago, konstituzioari buruzkoak bakarrik 50.000 biztanle behar ditu 8 milioiko biztanleriaren gainean (Suitzako kasua). Hain zuzen ere, horietan garrantzitsuena konbentzitzea da.
Suitzakoak edo Ipar Amerikakoak bezala izan gintezke eta gauza asko galde genitzake, baina, onartu beharra dago: establishment izenekoari edo sistemari beldur ematen dio ala ez-jakina da nola egin.
Honekin amaitzeko, hausnarketa baterako gonbita luzatzen dut: Gardentasun eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legearen formalismo eta mugak gainditu behar dira, oraindik gehiago bultzatu behar da gardentasuna, guztiok informazio publikorako eskubidea dutela onartu behar da eta, batez ere, eragiten diguten alderdi guztietan herritarrek parte hartzeko kultura zehaztu behar da.
Muchas gracias. Eskerrik asko.
Partekatu edukia