Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak administrazio ez-laguntzailetzat jo du Cabanillasko Udala.

2015 abendua 16

Nafarroako Arartekoak administrazio ez-laguntzailetzat jo du Cabanillasko Udala, izan ere, ez dio erantzun herritar batek aipatu udalerriaren aurrean abiarazi duten kexaren harira eskatu diren ondoz ondoko errekerimenduei.

Kasuaren jatorria da Cabanillasko bizilagun batek, taberna bateko jabea denak, udalari udal kontrolpekoa den lokal baten erabilera okerra dela eta kalte-galerengatik indemnizazioa eskatu diola. Udalak ez du erreklamazioa ebatzi.

Nafarroako Arartekoak, gaia aztertu ondoren, Cabanillasko Udalari gomendatu zion ahalik eta lasterren kexagileak egindako ondare arduraren erreklamazioa ebazteko, aipatutako lokalaren funtzionamendu okerrak sortutako behin behineko kaltea dela eta, udal horri gomendioa erantzuteko bi hilabeteko epea emanez, Nafarroako Foru Erkidegoaren Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezartzen duen bezala.

Epe legala igaro ondoren, erantzunik jaso ez genuenez, Nafarroako Arartekoak bi aldiz errepikatu behar izan zuen informazio errekerimendua, 2015eko uztailaren 29an eta irailaren 25ean. Cabanillasko Udalari bidalitako errekerimenduetan, Nafarroako Arartekoak erakunde ikuskatzailearekin duen kolaboratzeko betebeharra gogorarazi zion.

Azkenean, erantzunik eman gabe jarraitzen zuela ikusita, Arartekoak ulertu du udalak ez duela bere gomendioa onartu, eta ondorioz, Cabanillasko Udalaren laguntzarik eza jakitera eman du.

Jarduerei amaiera emateko ebazpenean jasotzen den bezala, Arartekoak Nafarroako Parlamentuari emango dio laguntzarik ezaren berri, erakundearen jarduerari buruzko urtero egiten duen txostenean. Halaber, Nafarroako Arartekoaren Entitate Ez-kolaboratzaileen Erregistroan jasoko du udalaren jokabidea, Cabanillasko Udala, eta hala badagokio, tokiko agintari arduraduna berariaz aipaturik.

Partekatu edukia